2026-11-26
HomeEkintza SozialaPentsio propioen alde, azaroaren 13an kalera ateratzeko deia egiten dugu

Pentsio propioen alde, azaroaren 13an kalera ateratzeko deia egiten dugu

Gaur elkartu da Iruñean LABeko Heldu eta Pentsiodunen Arloaren batzarra, 140 kideren parte-hartzearekin, horietatik 40 emakumezkoak. 2008an sortu zuen Arloa LABek eta gaurkoa izan da pandemiaren etenaldiaren ondorengo lehen batzarra, duela bi urte Usurbilen egindakoaren ondoren.

Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak hartu du hitza bertan, eta bertaratutakoek azken urteotan Pentsiodunen Mugimendua indartu eta hauspotzeko egindako lana txalotu du. Pentsion propioen alde azaroaren 13an kalera ateratzeko deia ere egin du, Pentsiodunen Mugimenduak egindako deialdiotan parte hartzearen garrantzia azpimarratuz. Sistema publikoaren aurka Madrildik etor daitezkeen erasoen aurrean, Lan Harremanak eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua indartzearen aldeko urratsak aldarrikatu ditu.

Pentsioen inguruan LABek dituen proposamenak ere gogoratu ditu Aranburuk, hala nola, Gizarte Segurantzako Legea, erretiroa 60 urtera aurreratzea, 1.080 eurotik beherako pentsioak kopuru horretaraino osagarritzea eta gizon eta emakumeen artean dagoen pentsio-arrakala ezabatzeko neurriak hartzea, guztiak ere sindikatuaren Programa Sozioekonomikoan jasotakoak.

LABen Ekintza Sozialeko idazkaritzatik eta Heldu eta Pentsiodunen Arlotik ere interbentzioak egin dituzte batzarrean. Pentsiodunen mugimendua eta borroka indartzeko bideak ere landu dituzte, Arloa bera nola indar daitekeen ere eztabaidatu dutelarik.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Profersa lantegiaren etorkizuna langileak aintzat hartu gabe erabaki izana kritikatzen dugu

Itxiera ez da bat-batean gertatutako zerbait; izan ere, ongarriak ekoizteko jarduera industriala duen enpresa hau hirigune batean kokatuta egoteak etengabeko gatazka eragin izan du....

Nafarroako Esku Hartze SozialeanAdministrazio publikoko langileekin ekiparazioa lortzen duen aurreakordioa #LortuDugu

Pribatizatutako Esku Hartzeko sektorean ordezkaritzan gehiengo osoa du LABek, eta gaur, sektoreko aurrekordioa sinatu dugu. Honek jasotzen ditu, besteak beste: langile publikoekin soldaten eta jardunaldien ekiparazioa, aintzinatasunean hobekuntzak, langileak sektorean jasaten dituzten erasoen aurrean babesteko neurriak eta atsedenaldiak ordaintzea.

Salatzen dugu Enerpac multinazionalak Mallabiko lantegia itxi nahi duela beharrezkoa dela frogatu gabe

Langileek areagotu egin dute lantegiari eta enpleguari eusteko borroka, horrela, greban daude gaur, lantegia ixtearen eta 39 langile kaleratzearen aurka. LABek salatu duenez, kontsultaldian...