2026-11-05
HomeKlausula SozialakLABek azpikontratetako enplegu eta lan-baldintza duinak defendatzeko ekimena aurkeztu du

LABek azpikontratetako enplegu eta lan-baldintza duinak defendatzeko ekimena aurkeztu du

Ainhoa Etxaide eta Xabier Ugartemendiak, garbiketa, eraikuntza, lorezaintza, egoitzak, garraioak, mantenua, anbulantziak, kiroldegiak, telefono-arreta eta jantokietako delegatuek lagunduta, azpikontratetan klausula sozialak sartzeko ekimena aurkeztu dute gaur komunikabideen aurrean.

Lan eta zerbitzuen azpikontratazioa Euskal Herriko instituzioetan agintean egon diren alderdiena da, nagusiki EAJ, PSE eta UPNrena. Politika interes ekonomiko pribatuen mesedetan jartzearen argibide argienetakoa da. Dimentsio nabarmena duen arazoa du, zerbitzuak etengabe pribatizatzeko politikaren ondorio. Praktika honek negozio biribila suposatu du enpresarientzat, diru publikoz finantziatua. Honek irabazien gorakada ekarri du, prekarietatearen kontura.

Bide pribatizatzaile hau bi gezurretan oinarritu da. Lehena, kudeaketa pribatua publikoa baino hobea dela, errealitatearekin talka egiten duena, azpikontratazioek zerbitzua kaltetzen baitute. Bigarrena kosteak merketzeari buruzkoa da. Argudio hau ez da eusten enpresa azpikontratatzailerearen irabazi-marjina bermatu behar delako.

Azken urteotako azpikontratazioen bilakaera betikoen, boterearen lagunak diren enpresarioen mesedetan dagoen menpeko politikaren adibide argiena da.

Lehenik eta behin, enplegu suntsiketa. Zerbitzu bera eskaintzen da, aurrekontu berdinarekin finantzatua, murriztutako plantilekin.

Bigarrenik, muturrueko prekarizazioa, errentagarritasuna bermatu lan erreforma baliatuz. Emaitza, zerbitzuaren kalitatea kaltetzea, prekarietatearen eta langileen lan-baldintza kaskarren ondorioz.

Hirugarrenik, aurrekontu publikoaren azpitik egiten diren eskaintzak.

Egoera honen aurrean, LABek konpromiso argiak eskatzen dizkie instituzioei enplegua bermatu eta lan-baldintzak hobetzeko. Era berean, eskatzen du gai honetako politika enplegua eta langileak babestea izan dadila eta ez enpresariei irabaziak bermatzea.

LABek borondate politikoa eskatzen du egoera hau gainditzeko, enpresarien irabazien gainetik langileen interesak lehenetsiz, aurrekontu berdinarekin.

Horretarako, azpikontratazioetan klausula sozialak sartzea eskatzen du; instituzio bakoitzak, bere esparruan, kontratu publikoak eskuratzeko baldintzak zehaztea. Neurri ezberdinak dira, hiru alderditan zentratzen direnak, enplegua (subrogazioa, aukera-berdintasuna), lan-baldintzak (hitzarmena, lan-osasuna…) eta kalitatea (euskara).

Posible da. Zentzu honetan, mozioak aurkeztu dira zenbait udaletan, Donostia eta Mungian, adibidez. Bihar aurkeztuko da Gipuzkoako Aldundian. LABek horrelako eskariak egingo ditu Bizkaia eta Arabako Aldundietan; Bilbo, Iruñea eta Gasteizko udaletan eta Gasteiz eta Iruñeko Gobernuetan. Ekimen hau instituzio eta ente publiko guztietara hedatu beharko litzatekeela ere uste du LABek, alderdi politikoekin batzartuko da horretarako.

Ekimen hau lan-zentruetara ere eramango du LABek, zenbait euskarri informatibo dituen kanpainaren bidez.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek ontzat jo du CAFek amiantoaren eraginpean langileak jartzeagatik egindako arau-hauste oso larria berresten duen ebazpena, eta enpresari erantzukizunak eskatu dizkio

Sindikatuak azpimarratu du gertakariak salatzeko eta langileen osasuna defendatzeko egindako lana, eta CAFri exijitu dio kaltetutako langileekin dituen erantzukizun guztiak bere gain har ditzala.

Bost langile hil dira lan istripuz azken 24 ordutan Euskal Herrian

Atzo, azaroak 3, bi heriotza gertatu ziren, Larrabetzun bata eta Laudion bestea, lehen ikerketen arabera biak istripu ez traumatikoak. Gaur, berriz, Nafarroa hegoaldean, Pitillasen, hiru langile hil dira gaur purina-gune itxi batean itota. Hala, 67 dira dagoeneko 2026an istripuz hildako langileak.

Calzadako maizterrek Farley funts putrearekin negoziazio kolektiboa abiatu nahi dute, eta Balmasedako Udalaren babesa eskatzen dute

Gaur, Farley funts putreari aurre egiten ari diren La Calzadako maizterrek hitza hartu dute Balmasedako udalbatzaren osoko bilkuran. Bi eskaera argi helarazi dituzte: Balmaseda behingoz tentsio handiko eremu gisa izendatzea, eta Farleyk negoziazio kolektiboa onar dezan eta alokairu-kontratu guztiak berritu ditzan lortzeko babesa ematea.