2026-09-28
HomeIndustriaMetalgintzaLABek ez du onartuko Wat enpresako zuzendaritzak CCOO eta UGTrekin negoziatu duen...

LABek ez du onartuko Wat enpresako zuzendaritzak CCOO eta UGTrekin negoziatu duen soldata jeitsiera

Wat Direcciones, Mallabian kotatuta dagoen metaleko enpresa da, bertan CCOO eta UGT izkutuan enpresarekin negoziatzen ibili dira eta 2014ko urtarriletik aurreran langileen soldatak %13 jeistea nahi dute.

LABek dagoeneko esan du inondik inora ez duela horrelakorik sinatuko uste dugulako hau egin daiteken iruzur handiena dela. Beldurra zabaltzen saiatzen dira eta enpresa momentu “zailetatik” pasatzen ari dela arrazoitu dute. Hau errealitatetik oso urrun dago, gaur egun langileen %25a behin behineko kontratuarekin ari da lanean eskari kopuruak gora egin duelako.

CCOOeta UGTk batzar bat deitu dute enpresaren proposamena justifikatzeko. Horretarako, eta ez dutenez inork agerian uzterik nahi, LAB alde batera utzi nahi dute batzarra beren interesen alde manipulatu ahal izateko. Interes hauek enpresak dituen ber berak dira. Urrutirago ere joan nahi dute, bozketa bat egin nahi dute, alde batera utziz behin behineko kontratuekin lanean ari direnak, nahiz eta hauek ere soldata jeitsieraren ondorioak pairatu. Hau dena nahikoa ez balitz, publikatu duten bozkatzaileen zerrendan bozka eskubidea administratzaile eta empresa jabeari eta gerenteari ematen diote.

Tamalez, publikoa eta nabaria da CCOO eta UGT, kapitalaren kapritxoen aurrean makurtzen direla eta askotan ikusi dugu langileen eskubideen defentsa eta aldarrikapena ez zaiela batere axola. Gainera, beldurra eta desinformazioaren bidez gure eskubideei uko egitea nahi dute, negoziazio kolektiboa parte bakarrarentzat soilik baliagarri den tresna eginez, hau da enpresarentzat.

Ez da onargarrria bi sindikatu hauen jokaeraren ondorioz langileok eskubideak eta enplegu duina galtzea eta hau dena baliatzea LAB sindikatua, langileen eskubideen aldarrikapenean, bidegabekerien salaketan patronalaren erasoen aurko konfrontazioan egiten ari den lanaren balioa kentzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Patronalaren blokeoa salatzen dugu eskola garraioko eta jolastokiko zaintzaileen hitzarmenean, eta Hezkuntza Sailari exijitzen diogu EAEko eskola publikoetan enplegua suntsitzeari utz diezaiola

Interim enpresak soldaten parekatzea mantentzeari uko egin diola salatzen dugu, eta langileei eta hezkuntza komunitate osoari mobilizatzera de egiten diogu.

Osakidetzan bidea borroka dela aldarrikatzen dugu

Osakidetzako mobilizazio dinamikaren hasierak negoziazioa ireki du, baina Osakidetzako lan baldintzak arautzen dituen akordioa negoziatzeko lehenengo zirriborroak eta giza baliabideak antolatzeko plan berriaren proposamena behar bezain garatuta ez daudela uste du LABek. Horregatik, egoera bideratzeko, greba eta mobilizazioak giltzarri izango direla uste du sindikatuak.

Ez dugu sinatu Gipuzkoako enpresa transitarioen sektoreko hitzarmena

Sindikatuak ez du babestu nazioarteko salgaien garraioaren logistikaren kudeaketan jarduten duten enpresen sektoreko hitzarmena; izan ere, ATEIAk, sektoreko patronalak, egin duen azken eskaintzak ez die sektoreko langileek dauzkaten behar errealei erantzuten.