2026-07-31
HomeIndustriaMetalgintzaUrriaren 16an betetzen da TS Fundiciones erosteko eskaintzak aurkezteko epea

Urriaren 16an betetzen da TS Fundiciones erosteko eskaintzak aurkezteko epea

Urriaren 16an TS Fundiciones erosteko eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den eguna gertu ikusirik TS Fundiciones enpresako langileak prentsaurrekoa eskaini dute lantegiaren aurrean. Orain administratzaile konkurtsalaren esku geratzen da zeini eta zer baldintzetan saldua izango den enpresa eta langileek haien lantegian lan egiteko eskubidea aldarrikatu eta pertsonak diruaren aurretik jarri daitezela exijitu dute.

Langileen irakurketa
TS FUNDICIONESeko langileak BIZIRIK!

«Urriaren 16an betetzen da TS erosteko eskaintzak aurkezteko epea. Eta badakigu badirela erosle batzuk. Administratzaile konkurtsalaren esku geratzen da zeini eta zer baldintzetam saldua izango den lantegia epaileari proosatzea. Sortuko den enplegu kontuan hartua izango omen da gakoetako bat, baina ez dago batere garbi.

Honen aurrean guk zera diogu:
Gure lantokian lan egiteko eskubidea aldarrikatu nahi dugu. Behinik behin, enpresa horren etorkizuneko jardueran, guk hor egon beharra dugula pentsatzen dugu. Gure industria jarduera fundizio manuala dela ikusirik, hau da, makinak pertsonak direnez eta gu bezala inork gutxi dakienez lantegi honetan nola ondo lan egin, guk lantegiarekin batera salerosketa horretan egon behar dugu. Ez trebatutako langileak garelako soilik; krisiak hain zorrotz zigortutako eskualdean ezin dugulako onartu lanpostu gehiago suntsitzea. Hau ekidin daiteke, gure etorkizunaren defentsan eta eskualdearen etorkizuneko egoeran.

Horregatik, epaile, agintari politiko, enpresa arduradun, administradore konkurtsal eta instituzioei zera eskatu nahi diegu:

PERTSONAK JAR DITZATELA DIRUAREN AURRETIK!

Eta gaurkoan hemen biltzearen arrazoia, mezu hauxe edozein erosle zein eta interesaturi zabaltzea da.

Gaurtik eta 16ra bitarte, eta langile talde txikietan, enpresa aurrean egongo gara egunean zehar. Inor interesaturik agertuko balitz, zuzenean eskura honako idatzi hau helarazteko asmoz:

Idatzi honen bidez, zuri, TS FUNDICIONES enpresako instalazioak bisitatzen ari zaren horri, TS FUNDICIONESeko langileen izenean, ondorengoa adierazi nahi dizugu:

TS FUNDICIONESeko langileak, orain langabezia egoeran gauden arren, oraindik ere TS FUNDICIONESeko langile sentitzen gara. Erabaki oker ugariren ondoren enpresa itxieraren ondorioak guk eta gure familiek jasan ditugu. Hala ere, guk enpresa bideragarria dela sinisten dugu oraindik.

Horregatik, gure enpresa erosteko interesaren aurrean, jarduera industriala martxan jartzekoa asmoa baduzu gure poztasuna eta lanerako gogoa adierazi nahi dizugu. Gainera, edozein proiektuk hiru oinarri izan behar dituela guretzat jakinarazi nahi dizugu: TS Fundicioneseko lanpostuen mantentzea, proiektu industrialaren sendotasuna eta sortuko diren lanpostuetako lan baldintzak.

Aurrerantzean gure bideak elkartuko direlakoan,
Laister arte,

TS FUNDICIONESeko LANGILEAK

Besterik gabe, TS-ko langileriak bizirik dirauelako eta bizi nahi duelako, gora TSko langileria! »

 

{linkr:related;keywords:ts+fundiciones;limit:10;title:Albiste+gehiago}
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.