2026-11-27
HomeEkintza SindikalaJaurlaritzaren elkarrizketa sozialaren mahaia osatzeko proposamenean ez dago eredu berririk

Jaurlaritzaren elkarrizketa sozialaren mahaia osatzeko proposamenean ez dago eredu berririk

Eusko Jaurlaritzak elkarrizketa soziala martxan jartzeko asmoa azaldu ondotik udaberrian egin genuen aldebikoan LABek plateamendu argia jarri zion mahai gainean: lan erreforma gainditu eta lan harreman eredu berri eta propio baten eztabaida egiteko proposamena luzatu genion, ulertuta egungo eredutik eredu berri batera igarotzea bide baten emaitza izango dela. Aurkeztu diguten proposamenean ez dago lan harreman eredu berri batera eramango gaituen bidea egiteko inolako aukerarik: 

– Langabezia eta prekarietatea zabaltzen duen egungo lan harreman eredua kontsolidatzeko proposamena da Jaurlaritzak egindakoa, lan erreforma gainditzeko inolako proposamenik ez dago bertan. EZ DAGO EREDU BERRIRIK.

– Eredu berri bat eraikitzeko ez dugu bitartekorik, ez dugu eskuduntzarik. Hau arazo moduan aipatu ere ez da egiten. EZ DAGO EUSKAL ESPARRUAREN ERAIKUNTZARIK JAURLARITZAREN PROPOSAMENEAN.

Beraz, elkarrizketa sozialerako gune hori ez dago pentsatua herri honek behar duen eztabaida egiteko. Hori dela eta LABek ez du bertan parte hartuko.

LABek Enplegu Sailari bilera eskatu dio egin duten proposamenaren inguruan gure balorazioa eta eskaera zehatzak egiteko:

– Langileontzat inolako onurarik ekarriko ez duen elkarrizketa sozialeko mahai hori, gutxiengo sindikalarekin ez dezala konbokatu exijitzeko.
– Benetako eztabaida prozesu bat ireki dezala lan harreman eredu berri eta propio bat eraikitzeko. Eztabaida honi ekiteko gutxieneko oinarriak dira lan erreforma alboratuko duen eredu berria eta euskal esparruaren eraikuntza.

Bileran jaso erantzunaren balorazioa egiteko motzean agerraldi bat egingo dugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Babes zabala lortu dugu Arabako bi enpresa pribatu handienetako hauteskunde sindikaletan

LABen eskaintza sindikal eraldatzailea eta kontraboterekoa indartuta atera da.

Bat egiten dugu Emakumeen Mundu Martxak Bilboko erailketa matxistaren aurrean deitu dituen mobilizazioekin

Emakume* bat erail dute Bilbon, Euskal Herriko seigarrena urte hasieratik. Honen aurrean, mobilizazioak deitu ditu Emakumeen Mundu Martxak, eta LABetik kalera ateratzeko deia egiten...

[IRITZIA]: Sindikalismoaz, autonomiaz eta etxebizitza sindikalismoaz

Jarraian irakur dezakezue Iratxe Delgado eta Endika Perez Ekintza Sozialeko kideen iritzi artikulua. Azaroaren 11n Hego Euskal Herrian egindako greba orokor arrakastatsuaren ondoren, eta oraindik...