2026-09-19
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakLAB: «Pentsioen kontrako neurri injustuak ez dira amaitu, murrizketen kontra eta pentsio...

LAB: «Pentsioen kontrako neurri injustuak ez dira amaitu, murrizketen kontra eta pentsio duinen alde mobilizatzen jarraitu behar dugu»

Gizarte Segurantzak iragarri du zuzendu eta onartu eginen diela 61 urterekin jubilatzea 2013ko apirila baino lehen kaleratutako pertsonei. Herritar horiek Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezia ordaintzen zuten, euren poltsikotik, kotizatzen jarraitu ahal izateko.

Azken hilabeteotan Gizarte Segurantzaren jokabideak, etengabeko aldaketa bidegabeekin, ziurgabetasuna eta haserrea eragin ditu langileen artean. Hortaz, Gizarte Segurantzako arduradunen arduragabekeria ikusita, adi egon beharko dugu aurrerantzean ere iragarritakoa bete dadin.

LABek gogora ekarri nahi du pentsioen kontrako neurri injustuak ez direla hemen amaitzen. Pentsioen azken erreformak, Zapatero eta Rajoyrenak, atzerakada handia izan dira pentsio publiko eta duinen aldeko borrokan: jubilazio-adinaren luzatzea, pentsioen eros-ahalmenaren galera, kotizazio urte gehiago eskatzea pentsioen kalkulua egiteko, iraunkortasun faktorea, aldez aurretiko jubilazioei trabak jarri eta atzeratzea,… Azken finean, helburu bakarra duten erreformak: gero eta pentsio baxu eta berantiarragoak.

Ez Madrileko Gobernuak ezta “elkarrizketa sozialaren” eragileek ez dezatela pentsa zuzenketa honekin ahaztua geratuko dela haien ardura zuzena ondoko urteotan langileok jasan eginen ditugun ondorio kaltegarrietan, haien eskutik etorri baitira pentsioen kontrako erasoak. Beraz, mobilizatzen jarraitu behar dugu Euskal Herrian murrizketen kontra eta denon pentsio duinen alde.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.