2026-06-01
HomeEkintza PolitikoaUdazken borrokalarirako prest

Udazken borrokalarirako prest

Pentsiodunen mugimenduak asteburuan egindako manifestazioetan iragarritakoarekin bat, mobilizazio orokor gehiagoren beharrarekin bat egiten dugu. Hain zuzen ere, mobilizazio orokor gehiago etorriko dira, pentsiodunekin batera pentsio publiko duinak borrokatzen jarraitzeko, eta lan duinaren, kalitatezko zerbitzu publikoen eta zaintza sistema publiko baten alde eragiteko.

Larunbatean, milaka herritar bildu ginen Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta zenbait herritan egindako mobilizazioetan, pentsio duinen alde. Pentsiodunen mugimenduak udazkenerako kokatu ditu mobilizazio orokor berriak, eta LAB sindikatuak horiek bultzatzeko eta bertan parte hartzeko eskua luzatu du.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek uste du Jaurlaritzak aurkeztu duen Unibertsitate Lege aurreproiektuak unibertsitate pribatuen eredua hauspotzen duela

Sindikatuak 160 alegazio baino gehiago aurkeztu ditu EHU sistemaren ardatz gisa kokatzeko, bere finantziazioa bermatzeko eta handitzeko, euskara bultzatzeko, langileen erreleboa bermatzeko eta langileen...

Salatzen dugu EUDELen lehendakaritza duen EAJk ez duela Udalhitzek lan-hitzarmen berria lortzeko gatazka bukatzeko inolako borondaterik

Ekainaren 4ko greba egunaren aurretik aurre-akordio batera erdiesteko LABen proposamenari eta biltzeko eskariari ezezko borobila eman dio.

Eusko Jaurlaritzako langileek elkarretaratzeak egin dituzte, hitzarmen berria negoziatzeko eskatuz

LABek eta ELAk lanuztera deitu dituzte langileak, ekainaren 16ean, 11:30etik 14:30era, eta arratsaldez kasu egiten dutenen kasuan, 15:00etatik 18:00etara. Jaurlaritzako langileek 15 urte daramatzate...