2026-06-23
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaIruñeko komun publikoetako langileek Navarra Sumari erronka irabazi izana ospatu dugu, nahiz...

Iruñeko komun publikoetako langileek Navarra Sumari erronka irabazi izana ospatu dugu, nahiz eta ohartarazi Sarasate pasealekukoak arriskuan daudela oraindik #LortuDugu

Iruñeko Udalak komun publiko ia guztiak komun automatiko bilakatu nahi zituen, baina Navarra Sumak atzera egin du azkenean, langileek hainbat mobilizazio egin eta gero. LABen ustez ospatzekoa da hori, baina ohartarazi nahi du Sarasate pasealekuko komunen etorkizuna iluna dela, kenduko dituztela adierazi baitute.

Langileek salaketa kanpaina bat egin ondoren, azkenean Navarra Sumak onartu zuen komunak ixteko plan bat zegoela, PSN eta UPNren arteko itun batean jasota 2011-2015 legealdian. Hala ere, langileek, beren determinazioari esker, lortu dute plan horrek aurrera ez egitea.

Dena dela, garaipena ez da erabatekoa, atzo jakinarazi baitzuten Sarasate pasealekuko zerbitzuak kentzeko asmoa, eginen diren peatonalizazio obrak aprobetxatuz. Alde horretatik, LABek dei egiten die langileei eta herritarrei itxiera hori ez onartzeko, bai eta lanpostuak eta langile horiek egiten duten zerbitzu publiko ordezkaezina defendatzeko ere.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Eskola garraioaren eta jolastokiko zaintzaileen gatazkari premiazko konponbidea emateko exijitzen diogu Hezkuntza Sailari

2026-2027 ikasturtea hasi baino lehen soldata gatazkari irtenbiderik eman ezean mobilizazioak hasiko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langileek.

Lan-osasuna bermatzeko neurriak exijitu ditugu Bizkaiko suhiltzaileentzat

Gaur berriz ere, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak Foru Jauregian mobilizatu dira, beren lana egitean osasunaren eta segurtasunaren arloko hobekuntzak aldarrikatzen jarraitzeko, bai eta beren kategoria profesionala aitortzeko ere.

Hitzetatik harago etxebizitzaren erronkari heltzeko erabakiak eta beharrezkoak diren politikak garatzeko unea dela ohartarazi dio LAB sindikatuak Nafarroako Gobernuari

LAB sindikatuak etxebizitzaren eremuan ekintza sindikala antolatzeko hautua egin du, eta hala egiten ari da Txantrea (Ezkaba), Buztintxuri, Sanduzelai, Etxabakoitz eta Arrotxapea auzoetan, bertako...