2026-02-03
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaManipulaziorik ez. LABek ez du ezer blokeatzen kontratazio zerrendaren kontuan

Manipulaziorik ez. LABek ez du ezer blokeatzen kontratazio zerrendaren kontuan

LAB sindikatua ez dago gezur eta manipulazio gehiago onartzeko prest. Kontratazio zerrenden inguruko ika-mika hasi zenetik, behin eta berriro ikusi behar izan dugu zelan leporatzen zizkiguten egia ez ziren hainbat gauza. : sinatu genuela zerrenda bakarraren akordio berria, gero ezetz, gero posiziorik hartzen ez genuela, orain blokeatzen dugula zerrenda berriak martxan ipintzea…Dena, izenik gabeko idazki, mezu eta whatsapen bitartez edo hainbat blog eta orrialdetan eskegita.

Azken manipulazioa pasaden Mahai Sektorialari buruz izan da, non esaten den LAB (beste sindikatu batzuekin batera) zerrendak martxan ez ipintzeko erruduna dela. Ez dakigu zer-nolako interesak dauden gezur hauen atzean (hauteskunde sindikalak? ebentualen aldeko gure borroka estali? alternatiba osoa mahai gainean ipini dugula izkutatu?). Izan ere, hainbat puntu argituko ditugu:

Hasiera batetik argi utzi genuen PNVk aurkeztutako proposamenari (zerrenda bakarra) oniritizia ez geniola emango. Esan gabe doa, orain indarrean dagoen sistema ere ez dugula konpartitzen eta ez genuela sinatu bere momentuan (2011).
Gai honetan bi klaberekin jokatzen dugu: lehentasuna enplegu sortzea da eta kontratazioari eutsi eta handitzea (horretarako dekalogoa aurkeztu genuen mahai sektorialean); eta guk EPE eta kontrataziorako proposamen propioa daukagunez, hortik negoziazio zabala ireki nahi dugu. Baina logikoa denez, sistema berriak aplikatuko lirateke balizko EPE berri baten ostean, ez orain.
Guk Osakidetzari eskatu diogu gai honekin guztiarekin amai dezala, EPE behingoz bukatu eta zerrenda berriak (orain dauden irizpideekin) martxan ipintzeko.
Gure postura argia da: ez dugu zerrendak osatzeko irizpide aldaketa sinatuko (nahiz eta oraingoak ez ditugun konpartitzen). Beraz, LABek ez du ezer blokeatzen. Osakidetzak berak esan du 2014 amaiera aldera aterako omen direla zerrenda berriak eta bitartean (EPE errosolbitu behar da) saituko direla beste ‘akordio bat bilatzen‘.

Zergatik ez du esaten Osakidetzak norekin adostu zuen sekretupean (aldebiko bilera horietako batean, zeinetara LAB ez doan) zerrenda bakarra ipintzea? Nortzuk dira sindikatu horiek baietz esan zutenak eta orain, polemika ikusita ezetz esaten dutenak?.

Uste dugu halako manipulazioek ez diotela inolako mesederik egiten zerrenda bi defendatzeko borrokari. Beste interes batzuk egongo dira atzean. Bukatzeko, eta LABek ez daukanez zer izkutatu, azken mahai sektorialeko aktak heltzen direnean, nahi duenarekin konprobatu dezakegu zer planteatu genuen bertan. Badakigu, ´gezurrak hanka motza du´.

Euskal Herrian, 2014ko maiatzaren 7an
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...