2026-02-02
HomeUncategorizedZerbitzu publikoen eta enpleguaren defentsa egin du LABek Donostian

Zerbitzu publikoen eta enpleguaren defentsa egin du LABek Donostian

Zerbitzu publikoetan azken hilabeteetan enpleguaren alde burutzen ari den dinamikaren baitan, LAB Donostian mobilizatuko da gaur, bereziki, Osakidetzan ematen ari den enplegu suntsiketa salatzeko. "Kalitatezko zerbitzu publikoak-enplegua sortu" lelopean Groseko anbulategiaren aurrean bildu dira LABeko kideak.

2013ko urtarriletik 2014ko azarora bitarte Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoan ia lau mila kontratazio gutxiago egin ditu. Eta bereziki nabarmentzekoa da Osakidetzako errealitatea, epealdi honetan ia hiru mila kontratazio gutxiago egin baitira bertan. Horrek langileen lan kargetan, herritarrek jasotzen duten zerbitzuaren kalitatean eta orokorrean langabezi tasetan eragin nabarmena du. Gainera, lanaldi partzialen gorakadak maila batean datu hauek makilatu egiten ditu, kontratazioetan eragin kaltegarriena lanaldi osokoetan ematen ari baita.

Egoera honen jatorrian PNVren gobernuak Madriletik PPk inposatutako neurriei men egin eta bertan aplikatu izana kokatzen dugu: lan astearen luzapena, jai egun ezberdinak kendu izana, bajen ordainketa murriztea eta abar.

Enplegu publikoaren defentsak zentralitatea eskatzen du LABen iritziz, eta helburu horrekin, zerbitzu publikoetan enplegua sortzeko neurri zehatzak proposatu eta defendatzen ditu sindikatuak (LABek proposatutako neurriak).

Datozen asteetan mobilizatzen jarraituko da LAB. Maiatzaren 15ean Gasteizko delegaritzaren aurrean irakaskuntzaren enpleguaren alde mobilizatuko da eta maiatzaren 22an Bilboko Eusko Jaurlaritzan administrazioko enpleguaren defentsa egingo du.
 

ZERBITZU PUBLIKOETARAKO LABen ENPLEGU PROPOSAMENAK 
 
Orokorra
 Osasungintza
 Irakaskuntza
 

{linkr:related;keywords:zerbitzu-publikoak;limit:5;title:Albiste+gehiago}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...