2026-06-17
HomeBidalketak2014Maiatzaren lehenean langileok kalera Euskal Herriak erabaki dezan

Maiatzaren lehenean langileok kalera Euskal Herriak erabaki dezan

Lerro hauen bidez LAB sindikatutik gure eskubideen defentsan eta Euskal Herriak behar duen erabakitzeko eskubidearen alde, Maiatzaren Lehenean kalera irteteko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Erabakitzeko eskubidea da krisitik irteteko beharrezko dugun burujabetza prozesuaren giltza, eta gu langileok, gure parte hartzearekin berma.



 


MAIATZAREN LEHENEKO EKIMENEN AGENDA
LAB sindikatuak Maiatzaren Leheneko mobilizazioak eskualdeka egingo ditu aurten. "Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan" lelopean 28 mobilizazio ezberdin burutuko dira Euskal Herriko zazpi herrialdeetan.
 
ENTZUN GAITZATELA OZEN!  #langileokerabaki
Entzun gaitzatela argi eta garbi Maiatzaren Lehenean. Lagundu gaitzazu egunak emango duenaren jarraipena egiten zuen aportazioen bitartez. Bidali zuen argazki, bideo, kronikak… LAB sindikatuaren webgunera (
Nora eta nola bidali) eta txertatu #langileokerabaki "hashtag"a sare sozialetan.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.