2026-09-22
HomeIndustriaMetalgintzaNegarrako zuzendaritzaren xantaia salatu eta 30 langileentzako aurkeztutako enplegua eteteko EEEa erretiratzea...

Negarrako zuzendaritzaren xantaia salatu eta 30 langileentzako aurkeztutako enplegua eteteko EEEa erretiratzea eskatzen du LABek

LABek Negarra enpresako zuzendaritzak bertako langileei egiten ari zaien xantaia salatzen du, soldatak %40 jaistea planteatu baitie. Proposamena kaleratze kopurua jaistea soldata beherapena onartzen duten langileen araberakoa izatean datza.

Joan den urtarrilaren 30ean Negarrako 30 langilerentzat enplegu etete EEEa aurkeztu zuen enpresak. Kontsulta epe bete-betean, espedientea bertan behera uzteko aukera jarri du mahai gainean zuzendaritzak, baina langileei soldatak %40 jaistearekin baldintzatuta, alegia, proposatu du kaleratze kopurua jaistea soldata beherapena onartzen duten langileen arabera.

Zuzendaritzak egindako planteamenduaren seriotasun falta eta zitalkeria salatu nahi dugu LAB sindikatutik eta exijitzen dugu negoziazioak gisa honetako xantaia eta presiorik gabe egin behar direla. Hala, EEEa erretiratzea eta benetako elkarrizketak hastea eskatzen dugu, enplegu galerarik eta langileen eskubideen murrizketarik ekarriko ez duten akordioak erdiesteko helburuz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazioa blokeo-arriskuan dagoela salatu dugu

Mobilizazioa egin dugu Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazio mahaiaren zazpigarren bileraren aurretik. Orain arte, patronalak ez duela ekiparazioaren eta ratioen...

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.