2026-08-02
HomeZerbitzu PublikoakEusko JaurlaritzaGreba mugagabea eskola garraioan urtarrilaren 27tik aurrera

Greba mugagabea eskola garraioan urtarrilaren 27tik aurrera

LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek urtarrilaren 27tik aurrera eskola garraio eta jolastokietako zaintzaileak greba mugagabeari ekingo diotela iragarri dute. Nahiz eta sindikatuek negoziazioetan aurrera egin ahal izateko urratsak eman, enpresaren jarrerak ezinezko egiten du sektore langileek behar duten hitzarmena sinatzea.

Urtarrilak 27, 28, 29, 30 eta 31 greba eguneratarako iragarritako mobilizazioak

URTARRILAK 27
EUSKO JAURLARITZA 9:30 (Andia kalea 13)

URTARRILAK 28
SAMANIEGO – TOLOSA 16:00

URTARRILAK 29
ELIZALDE – OIARTZUN 16:00

URTARRILAK 30
TOKI ALAI – SIUS – IRUN 16:00

URTARRILAK 31
EUSKO JAURLARITZA
9:30 (Andia kalea 13)
  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.