2026-10-05
HomeEkintza PolitikoaAinhoa Etxaide: "Estatuak ezarri nahi duen etsipenaren gainetik aurrera egiten ari gara"

Ainhoa Etxaide: “Estatuak ezarri nahi duen etsipenaren gainetik aurrera egiten ari gara”

LAB sindikatuak EPPKko bitartekarien atxiloketak salatu, indarrean dagoen espetxe politikaren porrota bistakoa dela adierazi eta Konponbidea eta pakea eraikitzeko bidean lankidetzaren garrantzia azpimaratzeko prentsaurrekoa eskaini du gaur Donostian.

LABek, Ainhoa Etxaide, LABeko idazkaria nagusiaren eskutik, atzoko espetxeratzeak salatu eta presoen auzia konpontze bidean jartzeak duen garrantzia jendarteratu nahi izan du gaur Donostian eskainitako prentsaurrekoan. PPren, abenduan Euskal Preso Politikoek Kolektiboak emandako urrats garrantzitsueran posible izan zedin lagundu zuten bitartekariak espetxeratze erabakiak "gure konponbide gogoari dioten mespretxuaren adierazle" direla salatu du eta horren atzean estatuak bi arazo dituela esan du: indarrean dagoen espetxe politikaren porrota eta horrek euskal jendartean euskal preso politikoen eskubideen defentsan ekarri duen konpromezu maila.

Normalizazio politikoa eskutzeko presoen auzia konpondu behar dela esan du LABeko idazkari nagusiak, "bostehun preso politiko dituen herri batean" beste biderik ez baitago. Zentzu honetan, eta PPren estrategiari begira, oztopoak jartzea premieazko duela aipatu du.

2014a dispertsioarekin amaitzeko urtea da
Etxeratek pasadan astean egindako adierazpenekin bat eginez, Etxaidek 2014a dispertsioarekin amaitzeko urtea izan behar dela esan du, lehen urrats bezala presoen euskal herriratzea izan beharko duelarik ondoren akordio politikoen bidez eman behar den kaleratzeari bide emateko.

LABek gaurko espetxe politikarekin ezin dela konponbidean eta bakean aurrera egin eta premiazkoena espetxe politika aldatzea dela adierazi du. Honetarako, sindikatuak eta zalantzarik gabe, larunbateko mobilizazioak markatzen duela bidea esan du.

Eremu politikoari deia
Etxaidek eremu politikoari bai gatazkaren ondorioak gainditzeko, baita Euskal Herriak dituen arazo politiko nagusiak konpontzeko ere -horien artean Erabakitzeko Eskubidea- akordioak eraikitzeko deia luzatu dio; "Konponbidea eta pakea eraikitzeko bidean lankidetza nagusitzea bide baten emaitza" izango baita LABen ustez.

Mobilizazioaren balioari garrantzia kendu nahian Fernadez Diaz gezurretan ari dela salatu du Ainhoa Etxaidek: "aldaketa sozial eta politiko nagusiak beti etorri dira mobilizazioaren eta herriaren borrokaren ondorioz". Eta gaineratu du Euskal herrian konponbidea eta bakea eraikitzeko prozesu honen oinarria eta protagonista nagusiak euskal herritarrak garela. LABek norabide honetan lanean jarraituko konpromisoa berretsi du.

Zentzu honetan bi hitzordu finkatu ditu datozen asteetarako:

Urtarrilaren 23an manifestazioaDonostiako Gobernu Zibilaren aurrean “utzi bakean, Euskal Herriak du hitza eta erabakia” lelopean.
Urtarrilaren 29an Euskal Preso Politikoak eman urratsaren berri emateko eta espetxe politika salatzeko eguna lantokietan eta herrietan.

  

LAB sarean
{module[111]}

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gernika-Palestinak hilaren 8rako deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu

Elkarretaratzeak egingo dira ostegun honetan Euskal Herriko udaletxeetan, 19:00etan. LABek bat egingo du mobilizazio horiekin eta dei egiten du, munduko herrien eta langileen aurka ari den inperialismoaren aurrean, elkartasun internazionalista areagotzera.

Estatu mailan argitaratu berri den grafikagintzako hitzarmenak Arabako eta Nafarroako sektoreko langileen prekaritatea betikotzen du

LABen beti defendatu izan ditugu Euskal Herrian lan egiteko eta erabakitzeko esparruak, hemen negoziatu eta erabakitzeak lan-baldintza hobeak lortzeko aukera emango ligukeelako.

Gipuzkoako suhiltzaile zerbitzuaren egoera salatu dugu Batzar Nagusien aurrean

2026ko irailaren 4an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuko ofizial guardia-burua bere Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuko etxean kokatutako komunikazio zentraleko lanpostu operatibotik bota zuen Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuko Zuzendariak. 2018tik indarrean zegoen bi administrazioen arteko hitzarmena pasa den abuztuaren 31n iraungi zela eta zerbitzuaren berrantolaketagatik Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuak bulego hori beharrezkoa zuela izan zen horretarako eman zuen argudioa. Guardia-buruaren bulegoa bakarrik ez, hitzarmenean araututa zeuden bestelako lanetarako espazioak erabiltzeko debekua ere ezarri zuen.