2026-03-19
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaManteleceko langileak subrogatzea eskatu diegu Osakidetza eta Drager Medical Hispaniari

Manteleceko langileak subrogatzea eskatu diegu Osakidetza eta Drager Medical Hispaniari

Gaur, abenduaren 1ean, Osakidetzak Gipuzkoako ospitaleetako ekipamendu elektromedikoaren mantenimendua egiten duen enpresa aldatu du. Orain arte, Mantenimiento Electromédico SL enpresak egiten zuen lana, hemendik aurrera Drager Medical Hispania enpresak egingo du. Bizi dugun pandemia egoeran bereziki kezkagarria deritzogu, pandemia baten erdian gaudelako eta ospitaletan saturazio egoera bizi delako. Zerbitzu honen barruan kokatzen da, esaterako, arnasgailuen mantentze lana egitea.

Gainera, legea bete gabe egin nahi du aldaketa hori Osakidetzak. Izan ere, berriki sinatutako Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenak subrogazio eskubidea jasotzen du bere 43. artikuluan, mantenimendu lanak egiten dituzten langileentzat. Hitzarmena azaroaren 24an argitaratu eta indarrean sartu zen. Hau da, enpresa berriak, Dragel Medical Hispaniak, aurretik zerbitzu hori egiten duen enpresako langileak mantendu behar ditu, lehengo lan baldintza berdinetan. LABek jakin duenez, ordea, Drager Medical Hispaniaren asmoa zerbitzua hirugarren enpresa bati azpikontratatzea da.

Mantenimiento Electromédico SL enpresako langileak ziurgabetasun erabatekoan daude, ez baitiete subrogazio eskubidea aitortu. Gaur Donostia, Zumarraga, Mendaro, Arrasate eta Bidasoa Ospitaleetan eta anbulategietan gertatutakoaosolarriada:eurenlanpostuetaralanerajoandirenlangileei ezdietelanerasartzenutzi.

Zerbitzu publikoen azpikontratazioak lan baldintzen okertzea bilatzen du, baina zerbitzuen kalitatea ere arriskuan jartzen du, oinarrizkoak direnena ere bai, kasu honetan bezalaxe. Gainera, kasu honetan, azpikontratazioa berazpikontratatu nahi dutela ematen du, azken finean, zerbitzu eta lan baldintza okerragoak, baina geroz eta bitartekari gehiagok irabaziak edukitzeko.

LABek lan kontratuak subrogatzeko eskaera egin zien, bai Osakidetzari, baita zerbitzua emango duen enpresa berriari, Drager Medical Hispaniari. Horretarako borondaterik ez dute azaldu. Berriro ere, deia egiten diogu Osakidetzari langileei legez dagokiena aitortzeko, hau da, euren lanpostuetan lanean jarraitzeko. Jarrera aldatu ezean, LABekepaitegirajokodu.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.