2024-05-06
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaAbortatzeko eskubidearen aldeko mobilizazioak Euskal Herrian

Abortatzeko eskubidearen aldeko mobilizazioak Euskal Herrian

Aborto Legearen Kontrako Euskal Herriko Plataformak deituta, bihar, hilak 21, aborto legearen aurkako mobilizaizoak izango dira Euskal Herriko hiriburu eta herri ezberdinetan. Plataformako kide den LAB sindikatuak legearen aurka eta dohan eta aske abortatzeko eskubidearen alde mobilizazioetan parte hartzeko deia nahi du.

Mobilizazio ezberdinen datuak
BILBON: 13:00etan PP egoitzaren aurrean (Gran Via 89).
DONOSTIA: 13:00etan BULEBARREAN
GASTEIZ: 12:30etan VIRGEN BLANCAN
IRUÑEA: 13:00etan Iruñeako PPko egotzaren aurrean
ERMUA:13:30etan CARDENAL ORBE PLAZAN

Gure gorputza, gure erabakia. 

Espainako Gobernuak, Gallardon Justizia ministroaren bitartez eta Eliza katolikoak familia eredu tradizionala, patriarkala eta heteronormatiboa, indartu nahi du eta bide horretan , haurdunaldiaren borondatezko etetea legez kanpo utzi nahi dute. Horretarako, moralitatean oinarritutako eztabaida etikoetan korapilatzen gaituzte, eta errealitateari buruzko datuak manipulatzen. 

Haurdunaldia etetea erabakitzen duten hamar emakumetik bederatzik, haurdun geratu nahi ez dutelako erabakitzen dute. Haurdun daudela jakin eta ia berehala hartutako erabakia da: abortuen %97,7a lehenengo 14 asteetan praktikatzen dira eta hauen %54a lehenengo 7 asteetan. Adinari dagokionez, %60a 18-30 urte bitartekoak dira eta %37a 18-25 urte bitartekoak. 

Abortatzea, beraz, ez da inkontzienteki eta kapritxoz hartutako erabakia, baizik eta modu kontzientean hartutakoa. Badakigulako gure gorputzekin eta bizitzekin zer egin nahi dugun, askeak garelako. Gure gorputzez, gure sexualitateaz, gure bizitzez nahi dugun bezala gozatzeko eskubidea dugulako. 

ABORTUA GAUR EGUN SEXU OSASUN ETA UGALKETA eta HBE LEGEA (2010) 
Lehenengo 14 asteetan emakumeak bere erabakiz abortatu dezake. 

14 eta 22 aste bitartean 3 baldintzen arabera eten dezake haurdunaldia: 
o Emakumearen osasunarentzat kaltegarria izatea. 
o Fetuaren bideragarritasuna eta 
o malformazio kasuetan. 
o Bortxaketa kasuetan. 

Adin txikikoek ez dute gurasoen baimenik behar. 
Sexu hezkuntza eta haurdunaldien prebentzioa aurreikusten da legean. 

HBE zentro pribatuetan praktikatzen dira, zentro publikoak deribatua ere. 

GALLARDONEK PROPOSATZEN DUEN LEGE ERREFORMAREN EZAUGARRIAK 
Fetuaren eskubideak emakumearen eskubideen gainetik jartzen ditu 

Haurdunaldia eteteko epeak kendu eta egoera batzuetan baino ezin izango litzateke abortua praktikatu: 
o Haurdunaldiak emakumeen 
o osasuna kaltetuko dituzten egoerak. 
o Bortxaketa egoeretan. 

Fetuaren malformazio ez da haurdunaldia eteteko baldintza izango. 

Adin txikikoek gurasoen baimena izan beharko dute. 

Abortatzeko Eskubidearen aldeko EH-ko Plataforma 
Plataforma Feminista de Euskal Herria por el Derecho al Aborto 

 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Endanea Gardenen greban gaude, ez baitugu mehatxurik onartuko

Hondarribiako Endanea Garden enpresako langileak greban daude gaurtik (maiatzak 3) igandera arte. Hilabete daramate mobilizazioak aurrera eramaten eta enpresak, horiei kasu egin eta dagokion erantzukizuna bere gain hartu ordez, jazarpena darabil langile hauen kontra.

60 erakunde sozial eta sindikal baino gehiagok bat egin dute maiatzaren 11ko mobilizazioekin

Maiatzaren 11n manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean bidezko trantsizio ekosoziala aldarrikatzeko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialista erakunde ekologistak deituta. Manifestazioak 12:00etan abiatuko dira Gaztelu plazatik Iruñearen kasuan eta 17:00etan Jesusen Bihotza plazatik Bilbon. Gainera, mobilizazioen aurretik, borrokak partekatzeko topaguneak antolatu ditugu, gizarte-kolektiboen azokekin eta zuzeneko irratsaioekin, kolektiboei egindako elkarrizketekin eta mahai-inguruekin. Iruñean 10:00etan izango da Gaztelu plazan eta Bilbon 12:00etatik aurrera Areatzan.

Estaturik gabeko nazioetako sindikatuen plataformak fase berri bat ireki du Iruñean

Gaur maiatzak 2, LABek Iruñean duen egoitzan Estaturik gabeko nazioetako sindikatuen bilera egin da, bertan LAB-ez gain Kortsikako STC, Aostako SAVT, Kanakiako USTKE, Bretainiako SLB, Sardiniako CSS, Intersindical Catalana eta Galiziako CUTek parte hartu dutelarik. Telematikoki Intersindical Canariak, Guadalupeko UGTG eta Martinikako UGTM ere bileran egon dira.