2026-04-17
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaAHTaren lanak behingoz gelditzeko momentua dela deritzo LABek

AHTaren lanak behingoz gelditzeko momentua dela deritzo LABek

LAB sindikatuaren ustez sekula ez ziren hasi behar, baina oraingoan proiektuaren sustatzaileei ere, arduraz jokatzeko momentua heldu zaiela deritzogu. Izan ere, inoiz baino zentzu gutxiago du proiektuak.

Momentu honetan, EAEko Lehendakariak euskal Ykoaren lotura bermatuta dagoela badio ere, Madrilgo Sustapen Ministerioak Euskal Ykoa Burgosekin dirua baldin badago lotuko dela dio. Confebaskek proiektua ezinbestekoa dela deritzo. Gure ustez, proiektuaren lanak gelditzeko momentua da, horixe da gobernu ezberdinei exijitzen dieguna eta orain arte ere sarri exijitu izan dieguna.

Nafarroan proiektuaren etorkizuna guztiz kolokan dago, izatez lanak guztiz gelditurik egon beharko lirateke bai legezkotasun arrazoiengatik ere, izan ere Nafarroako Gobernuak ez du bete nafarrek proiektuari buruzko informazio publikoa jasotzeko eskubidea, eta informazioa ezkutatzeagatik Nafarroako Justizia Auzitegiak zigortu du. Frantziar Estatuak aspaldi iragarri zuen AHTa ez dutela beraien lehentasunen artean, eta orain Espainiar Estatuko Sustapen Ministerioaren iragarpen honekin argi geratzen da tren honek hondamendira baino ez garamatzala, inolako puntu geografikorekin batzen ez gaituelako.

Datorren urterako gobernuak aurkezturiko EAEko aurrekontuetan proiektu honetarako beste 366milioi aurreikusten dira. Testuinguru honetan Urkulluren gobernuak horrekin aurrera egiten badu PP eta PSEren laguntzarekin, argi geratuko da herritarron, langileon zerbitzura barik, EAJ, PP eta PSEren laguntzaz Confebasken zerbitzura dagoela. Diru xahuketa hori, beste garai batzuetan zikina izan bada, garaiotan are zikinagoa da, eta aipatu behar da, oraindik proiektua erabat bukatzeko gastatu behar diren 10.000 milioi euroetatik erdia ere ez dela gastatu, eta ez hori bakarrik, behin proiektua bukatuta, mantentze gastuek behin betirako hipotekatuko lukete euskal jendartea.

Diru kopuru itzel horrekin, zerbitzu publikoetan inbertitu, berauek garatu eta enplegua sortu daiteke, baina Urkulluren gobernuaren asmoa bestelakoa da antza denez, nahiago dute gutxi batzuen interes ekonomiko pribatuaren alde egin, ingurumena txikituz, garraioaren arazoa konpondu gabe jarraituz eta guztiz elitista den proiektua langileon eta herritarron kontura aurrera ateraz.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Absentismoaren gezurra eta lan eskubideen defentsa uztartuko ditu LABek apirilaren 28an

Apirilaren 28a Laneko Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna da. Aurten ere manifestazioa egingo du LABek, lan osasuneko intersindikala osatzen duten beste sindikatuekin batera, hau...

LABek inprobisazioa eta kolapsoa salatu nahi ditu iragarritako erregularizazio prozesuaren aurrean

Atzo, apirilak 15, Bilbon bizi izan dugun egoerak ez luke inor harritu behar, eta, hala ere, sumintzeko modukoa da. Hilabeteetan zehar milaka migratzaileri eragiten...

LABek aurrerapausoak ikusi ditu Nafarroako zahar egoitzen sektorearen hitzarmen-proposamenean, hilabeteetako blokeoaren ondoren

Patronalek aurkeztu duten proposamenak, LABen arabera, elementu garrantzitsuak jasotzen ditu, hala nola lanaldiaren murrizketa, soldaten hobekuntza eta aldi baterako ezintasunen aurrerapenak, eta negoziazioa desblokeatzen...