2026-10-27
HomeEkintza SindikalaEuskal industria eta enplegu duinaren alde egiteko beste eredu ekonomiko eta sozial...

Euskal industria eta enplegu duinaren alde egiteko beste eredu ekonomiko eta sozial baten beharra aldarrikatu du LABek

"Euskal Industriaren erronkak" goiburupean lan gosaria egin du gaur ADEGIk Donostiako Maria Cristina hotelean. LAB kanpoaldean izan da eredu ekonomiko eta sozial berri bat aldarrikatu eta euskal ekonomia lehiakorra izango bada, ezin dela lan kostuen etengabeko murrizketaren bidez lortu salatzeko. Horixe aurpegiratu dio Garbiñe Aranburu, LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkariak ADEGIri negoziazio kolektiboan eta enpresetan erakusten duen jarrera ikusita. 

Elkarretaratutako LABeko kideek ADEGIren lan gosarian parte hartu duten Pello Gibelalde, Arantxa Tapia eta Kutxabankeko zuzendarientzari argi eta garbi esan diete sindikatua aurrean izango dutela Negoziazio Kolektiboaren defentsan, euskal industriaren alde eta enplegu duinak bermatu arteko borrokan. 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek CAF gela bertan behera uzteko EHUren erabakia babesten du

Sindikatuak salatu egiten du Eusko Jaurlaritzako sailburuek, eta zehazki Perez-Iglesias sailburuak, eta Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak egin dituzten adierazpenak. Genozidioaren kontura negozioa egitea ez da defendagarria.

Olaberriako Arcelor Mittalen negoziazio esparru propioa errespetatzeko eskatzen diogu zuzendaritzari

Joan den ostiralean, zuzendaritzak negoziazio mahaia hautsi eta hiru egun lehenago azken proposamen gisa landurikoa mahai gainetik kendu zuen. Erabili zuten aitzakia “Olaberriaz kanpoko mahaien presioak eta esku-sartzeak" izan ziren. Dirudienez, Asturiasko lantegiren batean, sindikatuek Olaberriako balizko akordioa erakutsi dute presio neurri gisa.

Nafarroako bulegoetako hitzarmenean patronalaren blokeoa salatzen dugu

Nafarroako bulegoetako hitzarmen sektorialari 2025eko abenduaren 31an amaitu zitzaion iraunaldia. Negoziazio mahaia urte hasieran osatu zen. Geroztik hamaika izan dira patronalarekin izan ditugun bilerak, horietatik gehienak benetako aurrerapenik gabe. Uda aurretik, lau sindikatuok negoziaketan aurrera egiteko asmoz, oinarrizko puntuen proposamen bateratua helazari genion patronalari, honek konkrezioa eskatzen zigun bitartean.