2026-10-29
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaNafarroako Hezkuntza departamentuak biolentzi apologia egiten du

Nafarroako Hezkuntza departamentuak biolentzi apologia egiten du

Urriaren 29an, Hezkuntza Departamentuak “Carta a un militar” 1ko lehiaketaren deialdia kaleratu du. Lehiaketa “bitxi” hau, Batxilergo 1. eta 2. mailako ikaslei zuzendua da, militar espaniar bati babesa emanez eskutiz baten bidez parte har dezakete, bertan, militarren lana eta pakearen aldeko duen garrantzia errekonozituz. 

UPNek Bakeari buruz hitz egiten duten bitartean, nafar ikasleek, biolentzia inperialistaren apologian adoktrinatu nahi dituzte.

Iribas kontseilariak, nafar ikaslek, espainiar militarrek Iraq eta Afganistanen egindako lana ezagutzea nahi du, bertako jendea hil eta beraien lurra hartuz izan bada ere, Izugarria!

LABen aldetik, zera pentsatzen dugu: UPNek horrela lantzen dituela, tolerantzia, errespetoa eta elkarbizitza bezalako baloreak.

Eskertzekoa da UPN-PPek bakeari buruz duten konzeptua guri azaltzea: erabat armatutako soldaduak, gudako tanke eta helikopteroak. Benetan, pedagijikoa.

Ziur aski, “garai ospetsuak” berreskuratzea gustatuko litzaieke, Amerikan, Afrikan edo Filipinetan españako armadak “misio humanitarioak” egiten zituen garaikoak.

LABek, bai irakasleei, zein ikastetxeei dinamika militarista honekin ez kolaboratzeko dei bat egin nahi die. Horretaz gain, españako armadaren aldeko kanpaina onartezin hau kentzea exijitzen dugu.
  

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gipuzkoako esku hartze sozialeko langileek manifestazioa egin dute Donostian, hitzarmen duina eskatzeko

LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deituta, Hedatzen patronalaren egoitza eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena lotu dituzte gaur goizean egindako mobilizazioan. Beren aldarrikapenak barnebilduko dituen hitzarmena...

Bizkaiko metalgintzako mahaian FVEMek atea itxi dio plataforma bateratuari, eta eskubide murrizketei eusten die

Patronalak sindikatuek planteatutako hobekuntza guztiak baztertu ditu, eta otsaileko proposamenean jasotako atzerapausoek bere horretan segitzen dute. LABen ustez, plataforma bateratua aurkezteko eskakizuna negoziazioa blokeatzen jarraitzeko aitzakia izan da.

UGTk, CCOOk, eta UGTk Sidenorren egindako akordioa baztertzen dugu

Publiko egindako akordioak ez du KPI ere bermatzen. Dirudienez, bilera batek zenbat eta gehiago iraun, orduan eta hobea da akordioa. Agian, presaka negoziatu beharrean, egungo...