2026-09-27
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakLABek benetako erreforma fiskal baten beharra aldarrikatu du

LABek benetako erreforma fiskal baten beharra aldarrikatu du

Gaur Jabi Garnika LABeki idazkari nagusiaren ondokoa eta Rafa Izquierdo politika ekonomikoetako idazkariak, benetako erreforma fiskal baten beharra aldarrikatu eta helburu hori lortzeko eman beharreko urrats zehatzak proposatu dituzte.

 Soberanía Fiscal y Justicia Redistributiva: Dos retos enseparables
 Zerga-Burujabetza eta Justizia Birbanatzailea: Banaezinak diren bi erronkak

Fiskalitatearen inguruko plenoa burutuko da bihar (osteguna) Gasteizko Legebitzarrean eta hitzordu horren aurrean, elkarretaratzea egingo du LABek bertan, herri honek behar duen erreforma fiskalaren gainean benetako herri akordio bat aldarrikatu eta PNV-PSE akordioa salatzeko.

Dimentsioari nahiz ibilbideari dagokionez “mediatikoa” den akordio horren aurrean, benetako erreforma fiskal baten beharra aldarrikatzen du LABek eta helburu hori lortzeko eman beharreko urrats zehatzak proposatu ere bai.

PNV-PSE akordioari dagokionez, gertatzen ari denarekiko euren ardurak ezkutatu nahi izatea egotzi diete bi alderdie. Garnikak eta Izquierdok azaldu dute herri honek behar duen akordioa eta PNV-PSE akordioa ez datozela bat, eta ondorioz, “PNVk eta PSEk aukera ezin hobea galdu dute Euskal Herriko jendarteak behin eta berriro exijitzen dituen aldaketa sozioekonomikoak paperean jasotzeko, krisia pairatzen duen jendearen alde egiteko”. Beste behin ere elite batekin dituen aliantzak lehenetsiz, “egoera honetara ekarri gaituztenekin aliatzea” egozten dio LABek Gobernuari.

Enplegua bultzatzeko, sustapen ekonomikorako…. PNV-PSE akordioak jasotzen dituen planak lehenagotik ere errezeta ezagunak dira LABentzat, “beste hainbat fasetan ere aplikatu izan dira, eta inoiz ez dute emaitza honik lortu”, gogoratu dute.
Planteatzen den fiskalitateak ere ditugun beharrak asetzerik ez duela lortuko azpimarratu dute. PNV-PSE akordioak jasotzen dituen edukiekiko kritiko, bestelako alternatiba defendatzen du LABek. Hauxe da sindikatuak egiten duen proposamen zehatza politika fiskal, justu, orekatu eta sozial baterako.
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Pradales lehendakariari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde patronalari aurre egin diezaion eskatzeko

Gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabakitzearen aldeko 145.000 sinadura jaso eta greba orokor arrakastatsu bat egin ondoren, LABen eta ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak ezinbestean gizartearen nahiari bide eman beharko lioke eta Imanol Pradales lehendakariak lidergo argia erakutsi beharko luke patronalaren zein PSE-EEren eta EAJren betoa gainditzeko.