2026-04-23
HomeZerbitzu PribatuakSalgaien GarraioaGreba mugagabean Nanuk enpresako langileak

Greba mugagabean Nanuk enpresako langileak

Nanuk enpresako langileek atzo gaueko 22:00k geroztik greba mugagabean daudela iragarri dute gaur prentsaurrekoan. Borroka honek kaleratutako lankide baten berrartzea eta enpresa hitzarmen duin bat bilatzen duela adierazi dute. Datorren irailaren 5an manifestazioa deitu dute arratsaldeko 19:00etan Elorrion.

NANUK enpresako langileen irakurketa

Kaixo, Gutun honekin gure egoeraren berri eman nahi dizuegu. Irailaren 2an, gaueko 22:00etan greba mugagabea hasi dugu gure oinarrizko eskubideak defendatu asmoz.

Azken hilabeteotan, enpresak soldata jaitsi digu NANUKeko langile guztioi, horren kontra uztailaren 5ean epaiketa eduki genuen. Egoeraren larriena, epaiketan bertan, enpresaren abokatuak, soldata jaitsiera ez zela nahikoa eta "kaleratzeak" egonteko aukera zegoela esan zuen.

Hori nahikoa ez eta azken bi paga extrak ez dizkigute ordaindu, larriena ez dugula inolako azalpenik jaso da. Esaten diguten bakarra ez dagoela dirurik da.

Hori bai, uda honetan 12 kamioi buru erosi dituzte.

Gurea den dirua itzultzeaz gain, enpresa-hitzarmen duin bat ere eskatzen dugu; ez dugu soldata igoerarik edota lanaldi laburragorik eskatu, ez! Espainiar Erreforma ez aplikatzeko neurriak besterik ez ditugu eskatu.

Guzti honen aurrean, enpresaren erantzuna eta borondatea argia da: lankide bat KALERATU dute Elorrioko jaien bezperan!

12 kamioi erosi dituzte baina ez dute dirurik gure soldata, gure paga extra eta gure lanpostuak mantentzeko?

Guk negoziatzeko prest jarraitzen dugu, baina argi eduki dezatela:: 1. Xagu lanera bueltatzea

2. Espainiar Erreformatik babestuko gaituen Enpresa Hitzarmena sinatu dezatela.

Borroka hau irabazteko ezinbestekoa zaigu zuen laguntza eta konpromisoa:

Irailaren 5an, arratsaldeko 19:00etan MANIFESTAZIOA Plazatik.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Jaurlaritzak ez du benetako apusturik egin nahi euskaldunon eta langileon hizkuntza eskubideak bermatzeko

LABek bermeak exijitu ditu, eta 30 orduko lan astearen aldarrikapena egin du dagoeneko Eusko JaurlaritzarenMahai Orokorrean. Gaur Gasteizen egindako Mahai Orokorraren bileran ohiko errotondari biraka...

Matia Fundazioak lehenengo bajaren %100eko osagarria kentzea erabaki du

LAB sindikatuak Gipuzkoako herritarrei Matia Fundazioko langileen egoeraren berri eman nahi die, azken erabaki batek sortu duen kezka dela eta. Fundazioko zuzendaritzak lehenengo bajaren %100eko...

LABek Arabako adingabeen eta emakumeen babes-sarean murrizketak salatu ditu eta Urtarani erakundeen utzikeria eteteko exijitu dio

Gizarte Ongizateko Foru Erakundearen (GOFE) mendeko Beti Gizartean Fundazioak kudeatutako baliabideetako LABeko langile eta elkarretaratze bat burutu dute gaur. Gorka Urtaran eta bere Gizarte...