2026-09-26
HomeZerbitzu PribatuakSalgaien GarraioaLABi txarto deritzo CCOO eta UGTk Bizkaiko errepideko merkantzia-garraioan sinatu duten hitzarmena

LABi txarto deritzo CCOO eta UGTk Bizkaiko errepideko merkantzia-garraioan sinatu duten hitzarmena

LABek ez du sinatu hitzarmen hori, beherakotzat jota, lehen baino okerrago uzten gaituelakoan. Ez dago hobekuntzarik, galera baizik. Lan-erreforma gordin-gordin osorik aplikatzen da, derrigorrezko arbitrajera eroan ez ezik, lan-erreformak ezartzen duen % 10eko malgutasuna ere onartzen du (173 ordu enpresak nahieran erabiltzeko), lehengo hitzarmenean halakorik izan ez arren, astelehenetik ostiralera bitarteko lanaldi arruntetik kanpo izateko aukerarekin. Gainera, gerora ere aldaketa gehiago aurreikusten ditu, adibidez, legea aldatuko balitz gaixo-egoeretako osagarriaren portzentajea ere galduko genuke. Lan-erreforma bete-betean.

Ohartzen gara sektorearen egoera ahulaz eta, horregatik, LABek, bileretan, dagokigun ardurarekin zer gutxieneko defendatu behar genituen zehaztu zuen. Baina patronalak ez digu jaramonik egin horretan eta nahi duen guztia sartu die CCOO eta UGTri. Bi sindikatu horiek beren gain hartu dute beren oinarrien aurrean gaitasun eta eraginkortasun gutxi edo bat ere ez zutela eta, azkenean, lan-erreforma oso-osorik onartu dute.
LABek ezin du bere gain hartu hain motz geratzen diren helburuetan oinarritzen den herrialde-hitzarmenik. Ez da ezta hurretik iristen PKIra, abiapuntutzat hartzeari ere utzita, eta gerora begira galtzen da bizitzaren garestitzearen bilakaeraren funtsezko erreferentzia hori, lansariak ituntzean izan behar duen isla, alegia. Malgutasuna erreformatik harantzago ere ezarri digute, ultra-aktibitatea garaipen gisa saldu digute, mugagabea izan beharrean, erreformatik aske egon beharrean, hitzarmena agortu eta 24 hilabetera soilik luzatzen dena jarriz, soldata bost urtez eguneratu gabe izan ostean apenas igo barik eta lan-erreformaren ia artikulu guztiekin. Hori bai, PRECO hor izango dugu beti, ez dela inoiz akordiorik egongo esan ahal izateko, patronalak bere irizpideak ezartzeko eta adostutakoa ez betetzeko aukera baliatzen duenean.
LAB, gutxieneko konpromisoak hartuta, haiekin batera borrokatu da, herrialde mailako sektore-hitzarmenaren alde, CCOO eta UGT beherako hitzarmena sinatzera sar zitezkeela jakin arren. Hala ere, arriskua hartu zuen LABek, sektore langile guztiekin eta bakoitzarekin batera borrokatzea zegoelakoan.
Hitzarmen duina defendatzen ahal genuen guztia egin dugula esan dezakegu, beste batzuek gezurretan eta gainerakoen lana afiliatuak lortzeko baliatu duten bitartean, helbururik gabe hazten jarraitzeko, oinarri eta militantziarik gabeko sindikatutik harantzago.
LABek segituko du eduki duinak dituen txeke zuririk gabeko herrialde mailako sektore-hitzarmenen aldeko borrokan, euskal langileen gutxieneko eskubideak defendatu eta babesteko. Eskerrik asko gurekin batera borrokatu zareten guztioi, beste batzuek hobetu nahi ez duten zerbait hobetzen eginkor parte hartu duzuen guztioi.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

     

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Pradales lehendakariari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde patronalari aurre egin diezaion eskatzeko

Gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabakitzearen aldeko 145.000 sinadura jaso eta greba orokor arrakastatsu bat egin ondoren, LABen eta ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak ezinbestean gizartearen nahiari bide eman beharko lioke eta Imanol Pradales lehendakariak lidergo argia erakutsi beharko luke patronalaren zein PSE-EEren eta EAJren betoa gainditzeko.