2026-10-03
HomeZerbitzu PribatuakTrenbideakLABen ustez Burdinbidearen Euskal Museoren Fundazioaren desagertzeko erabakiak instituzioen noraeza erakusten du

LABen ustez Burdinbidearen Euskal Museoren Fundazioaren desagertzeko erabakiak instituzioen noraeza erakusten du

Azpeitian kokaturik dagoen Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioa kudeatzen duen Patronatuak, ekainaren 26an ospatutako bileran, jakitera eman zuen krisia dela eta aurrekontuetan emandako murrizketagatik Fundazioa desagertzeko erabakia hartu duela eta Museoa berriz ere Eusko Trenen organigramaren parte izatera pasako dela.

Berri honen aurrean LAB sindikatuak erabaki hau salatzeaz gain bere kezka azaldu nahi du.

LABek Fundazioa desagertarazteko erabakia bera salatu nahi du. Gure iritziz ikuspuntu estrategiko batetik akats ba da eta beste hainbatetan bezalaxe krisiari erantzuteko orduan egungo instituzioen noraeza erakusten duena. Onartezina da Museoaren proiektua indartzeko Fundazio bat sortu izana, diru publikoa inbertitu eta, proiektua martxan ipini eta bi urteren buruan, proiektu berria oraindik garatzen ari denean eta egindako inbertsioen emaitzak ikustear daudenean, halako erabaki bat hartu izana bi urte hauetan egindakoa ezerezean utziaz (artxibategia, unitate didaktikoa, bailarako makinisten formakuntza….).

Kontutan izanik Fundazioari lotutako proiektu berria garatzeko erabakia PSEk, 2011 urtean Gobernuan zegoenean hartu zuela eta, orain, Fundazioa desagartarazteko erabakia PNVren Gobernuak hartu duela, ondorioztatzera eramaten gaitu alderdi hauek beraien arteko botere leia (bi urte hauetan izugarrizko liskar politikoa izan dute gai honen inguruan) edo epe motxean izan dezaketen balizko gobernu ituna herri honek behar dituen erabakien gainetik ipintzen dutela.

Gure ustez, Euskal Herriaren istorian trenak izan duen garrantzia kontutan izanik Euskal Herriak merezi du gaurko garaietara egokitutako museo bat, eta Fundazioari lotutako proiektuak horretarako aukera ematen du. Ezin dugu ahaztu gainera Azpeitia krisiak oso gogor kolpatutako herria izanik, halako proiektu batek krisiari aurre egiteko suposatzen duen ekarpena.

Bestalde, erabat onartezina da Patronatuak, Eusko Jaurlaritzako Garraio Saila buru duelarik, erabakia jakitera emateko izan duen modua. Ekainaren 26ko bilera horretan Fundazioa desagertuko dela jakinarazteaz gain ez zuten beste inongo informaziorik eman eta Museoko langileei ez diete ezer komunikatu. Bilera horretan ez zuten argitu Fundazioa desagertu eta Museoa Eusko Trenera pasatzen bada zein zerbitzu mantenduko dituzten, langile guztiak edo batzuk Museoan jarraituko ote duten, kaleratuak izango ote diren, Eusko Trenen subrogatuak izango diren, ez beste ezer.

Aipatutako guztiagatik, Patronatuko kideei Fundazioa desagartarazteko erabakia atzera bota dezatela exijitzen diegu, Museoaren aldeko benetako apustua egin dezatela, lanpostuak bermatuz, eta horretarako beharrezkoak diren pausu guztiak eman ditzatela.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...