2026-09-26
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakKristau Eskolak eta AICEk ez dute akordiorik nahi izan PRECOn

Kristau Eskolak eta AICEk ez dute akordiorik nahi izan PRECOn

Gizarte Ekimeneko Patronalak eta ordezkaritza daukagun sindikatuak PRECOn izan ginen atzo (osteguna) Kristau Eskolak eta AICEk hartutako bidea bertan behera uzteko asmoz. Baina akordioa ezinezkoa izan da Patronalek izan duten jarreragatik. Momentu oro Mahai Negoziatzailea jarraitzearen kontran agertu dira eta orain arte daukagun lan hitzarmena “hiltzat ematen dutela” esan dute.

Honen aurrean, LAB Sindikatuak, orain arte esandakoa berresten du; hau da: lan hitzarmenaren ultraaktibitatea mantentzen dela beste berri bat sinatu arte. Hala ere, gaurko egunean, LABek zera aldarrikatu du, konponbidea bilatu behar dela eta negoziazioarekin hasi beharko dugula eta langileei bidalitako jakinarazpenak bertan bera gelditzea.

Patronalaren aldetik emandako erantzuna ikusirik, bide judiziala eta ekintza sindikala baino ez zaizkigu geratzen. Horregatik Auzitegi Nagusira jo dugu jada.

LAB sindikatuak argi dauka bere lehentasuna: Euskal Herriko langile guztien negoziazio kolektiborako eskubideari eustea. Hitzarmen sektorialak nahi ditugu. Gehiengo sindikala duen sindikatuari dei egiten diogu sektoreko hitzarmenen defentsan lanean has dadin, hauek baitira langile guztiak babesteko tresna, eta argi dagoelako enpresetako hitzarmenak adoste soilarekin ez dagoela irtenbiderik.

Patronalak lehenik ikastetxeek langileekin dituzten zorrak kitatzeko gehiengo sindikalarekin akordio partzialak sinatu, eta orain Estatuko Lan Hitzarmena aplikatuko dutela jakinaraztea oso larria iruditzen zaigu. Alde batetik, sindikatuen borondateaz probestu dira eta beste aldetik, jarraian, epaitegiek emandako ebazpen bat denboran luzatzea lortu dutelako. Hau da Patronalek duten borondatea? LABek beste sindikatuei haien sinadura kentzera gonbidatzen die. Nola liteke gehiengo sindikala duenak ikastoletan 2011n LABek sinatutako zorren inguruko akordioa (sententziak atera aurretik lortu zirenak) kritikatzea behin eta berriro eta kasu honetan “bake soziala” eskaintzea Patronalari arlo honetan?.

Aurreko egunetan esan bezala, langileei gogorarazi nahi diegu euren lan baldintzen aldaketak iragarriz jakinarazpen edo gutun bat iristen bazaie (hitzarmen estatalaren aplikazioa iragarriz alegia), jasotako egunetik aurrera demanda sartzeko 20 egun dituztela.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Pradales lehendakariari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde patronalari aurre egin diezaion eskatzeko

Gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabakitzearen aldeko 145.000 sinadura jaso eta greba orokor arrakastatsu bat egin ondoren, LABen eta ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak ezinbestean gizartearen nahiari bide eman beharko lioke eta Imanol Pradales lehendakariak lidergo argia erakutsi beharko luke patronalaren zein PSE-EEren eta EAJren betoa gainditzeko.