2026-02-01
HomeIdazkaritzakNazioartea IdazkaritzaUrtero legez, 1973ko Txileko estatu kolpea gogoan dugu irailaren 11ren etorrerarekin

Urtero legez, 1973ko Txileko estatu kolpea gogoan dugu irailaren 11ren etorrerarekin

Urtero, irailak 11 iristean,Txilerekin pentsatzen dugunean eta Augusto Pinochetek 1973an eman zuen estatu kolpea gogoratzen dugunean, bihotza asaldatzen zaigu. Segituan bonbak La Moneda jauregira erortzen erakusten dizkiguten irudiak etortzen zaizkigu burura, bertan Salvador Allende lehendakariak estatu kolpe faxistari aurre egiten ziolarik herriari honakoa adierazten zion bitartean: ā€œHauek nire azkeneko hitzak dira, eta ziur nago nire sakrifizio hau ez dela alferrik izango, behintzat irakaspen moral bat izango da, azpijokoa, koldarkeria eta traizioa zigortuko dituenaā€.

Amerika Latina odolez bete zuen Condor operazioaren baitan, Washingtoneko bulego ilunetan diseinaturiko estatu kolpeak biolentzia eta errepresioaren bitartez gailendu zen, eta Salvador Allenderen Unidad Popularrak 1970eko irailaren 4ean, justuki orain 50 urte, bere sozialismorako trantsizioarekin hauteskundeak irabazi zituenean, Txileko herrian pizturiko ametsak suntsitu zituen. Diktadurak eraildako 3.000 pertsonek eta diktaduraren biktima izandako 40.000 pertsonek argi eta garbi erakusten dute zein dimentsiotakoa izan zen Txileko estatu terrorismoa.

Orain denbora gutxi arte, Sebastian PiƱeraren gobernu eskuindarrak Txile kontinenteko herrialde ā€œgaratuenaā€ zelaren ideia saltzen zuen; ā€œaskatasun eta garapen oasiaā€ Amerika Latinan, hain zuzen ere. Baina errealitatea oso bestelakoa izanik, Txileko herriaren haserrea 2019ko urrian lehertu zen, eta herria modu masiboan kalera irten zen mundu osoari bere haserrea adierazi eta aldaketa politiko eta sozial erradikal baten beharra oihukatzera. Hain izan zen bortitza PiƱeraren gobernuaren biolentzia eta errepresioa mundu osoak bere begiak Txilen jarri zituela. 3.700 pertsona baino gehiago zaurituta poliziaren erasoen ondorioz, 445 pertsona begietako zauriekin eta haietariko asko begi bat galduta,122 zauritu bala, perdigoi edo balinen ondorioz eta 271 negar egiteko gasen ondorioz zaurituak, eta karabineroen kontrako 1.312 salaketa jarrita; 195 biolentzia sexualarengatik eta 925 tortura salaketak direlarik.

2019ko urritik hona ezer ez da berdina Txilen, eta, nahiz eta herria gobernatzen duen eskuin neo-liberalari min eman, honezkero ezer ez da berdina izango; duintasunaren plazaren inguruan biltzen den Txileko herriak ez du Txile iraganera itzultzea onartuko. Nahiz eta gobernuak kalean herria oldartzen jarraitu, nahiz eta patronala pandemiaren aitzakian lan eskubideak murrizten saiatu, eta nahiz eta gobernua Maputxe herria erasotzen jarraituTxilen elite zurien eta aberatsen irudira eginiko herri baten ideia inposatzeko, Txileko herriak herrien eta herri sektoreen mesedetarako izango den Txile plurinazional baten oinarriak honezkero jarri ditu.

Unidad Popularra sortu zenetik 50 urte betetzen direnean, Salvador Allenderen ametsek Txileko herriaren iruditegi kolektiboan bizirik jarraitzen dute, herriak argi duelako ā€œhistoria gurea dela eta herriek egiten dutelaā€.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...