LABeko eta Ernaiko hainbat kide Burlatan bildu gara, Nafar Lansareren Iturrondo enplegu agentziaren egoitzaren parean, gazte langileen prekaritatea salatzeko eta Nafarroako Gobernua zuzenean interpelatzeko gazteei enplegu duinak ahalbidetu diezaien. Elkarretaratzeaz gain, egoitzaren barrualdera sartu gara gure salaketaren berri emateko. Gaurko ekintza amaituta, Ernairekin batera mobilizatuko gara irailaren 26an IruĂąean, 12:00etan, Foruen plazatik abiatuta, gazte langileen etorkizunaren alde.

Barruan 
Burlatan bildu gara, Nafar Lansareren Iturrondo enplegu agentziaren egoitzaren parean 
Ernai eta LAB 
Gazteon aukera borrokan da
Azken datuen arabera, Nafarroa Garaian 25 urtetik beheitiko 4.338 gazte langabe dago, otsailean baino 1.154 gehiago (%36,24ko igoera). Ez dugu onartzen gazteen egoera prekario eta zaurgarriak beren etorkizuna zapuztea.
Uztailean, langileria eta bereziki gazteak pairatzen ari diren egoeraren aurrean, Ernairekin batera, enplegu duina aldarrikatzeko beste mobilizazio bat egin genuen; Gasteizen kasu honetan, Lanbideren egoitzaren aurrean.
Ernairekin batera egindako oharra, gaurko ekintzaren harira:
LABek eta Ernaik langileei dei egiten diete irailaren 26an IruĂąean mobilizatzeko, gazte langileen etorkizunaren alde
LAB sindikatuko eta Ernai gazte antolakundeko hainbat kide Nafar Lansarearen Iturrondo Enplegu Agentzia Integralaren Burlatako egoitzan sartu dira gaur, Nafarroako Gobernua zuzenean interpelatzeko neurri eta politika eraginkorrak har ditzan gazteriak Nafarroan lan duina izate aldera. LABek eta Ernaik aliantza estrategikoa osatua dute, âgazteen beharrak eta kezkak modu praktikoan aintzat hartzeko, gazte langileen egitasmoei bide ematekon behar die, eta erasoen aurrean mobilizatu behar gaituâ, eta ildo horri lotuta IruĂąean irailaren 26an eginen duten manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.
Iturrondo agentzian sartu baino lehentxeago Imanol Karrera eta Ainhoa Urrutia mintzatu dira, LABeko eta Ernaiko bozeramaileak hurrenez hurren. Karrerak eta Urrutiak gogorarazi dute urtarrilaren 30eko greba orokorrean ohartarazi zutela gazte langileen egoera âerabat prekarioa eta guztiz zaurgarriaâ zela. âZoritxarrez errealitateak, denborak eta Covid-19ak sortutako osasun krisiak sistema kapitalistan izandako eragin ekonomikoak arrazoia eman digute. Krisiak indar handiagoz jo ditu diru-sarrera txikieneko langileak, emakumeak eta gazteak. Datuen ebidentziari baino ez zaio erreparatu beharâ.
Otsailetik hona, Nafarroa Garaian, %36,24a izan da 25 urtetik beherako gazte langabeziaren kopuruaren igoera. Hau da, 1.154 gazte gehiago daude langabezian pandemia hasi zenetik. Beraz, osotara, une honetan 4.338 gazte daude langabezian Nafarroan.
Ondorioz eta logika osoarekin, gazteen kezka nagusiak dira lan baldintzak (enpleguaren behin-behinekotasuna) eta enpleguaren suntsiketa, miseriazko soldatak eta langabezia. Horrekin batera edo horren ondorioz, etxebizitza izateko eta emantzipazioa lortzeko duten zailtasuna (alokairua bakarrik ordaintzea soldata garbiaren %67,1a da) da konpartitzen duten beste kezka bat.
LABek eta Ernaik ohartarazi dute gazte langabe gehienak âestaldura sozialik gabeâ bizi direla. âErrealitate horren atzean, gazteak jo puntuan izan dituen prekarizazio prozesua dago. Baina gazte belaunaldi honek jende gazteaz eta haien etorkizunaz batere arduratzen ez den Gobernu batekin ditu kontuak. Nafarroako Gobernua -batez ere Manu Aierdi Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari neoliberala- CEN patronalaren esanetara dago eta egoera larri hauen aurrean inolako lotsarik gabe enpresaburuen bozeramaile bihurtu da. Siemens-Gamesa enpresaren adibideak argi utzi digu zein den enpresaburuen modus operandi-a eta Gobernuaren aldetik duten babesa: diru-laguntzetan milioiak jaso etekinak batzeko eta gero enplegua suntsituâ.
âGauzen logikaâ hori logika kapitalista da, LABen eta Ernairen iritziz. âEta ez dugu onartzenâ, adierazi dute. âEz dugu onartzen gazteen egoera prekario eta zaurgarriak beren etorkizuna zapuztea. Eta, horregatik, Nafarroako Gobernuak enpresak salbatzeari utzi behar dio gazteak babesteko. Gazteei lan eta bizitza duina bermatzeko. Enplegu prekarioekin amaitu behar duâ.
âGazteon aukera borrokan daâ
LAB eta Ernairen ustez, Covid-19aren pandemiak argi erakutsi du zein den kapitalismoaren eta sistema honetan âerosoâ dauden gobernuen printzipioa: âirabaziak jendearen gainetik, kodizia premiaren gainetik eta aberastasuna osasunaren gainetik. Logika horrek langileok pobreziara eta langabeziara kondenatzen gaituâ.
âOsasun krisi honen ondorioz kapitalismoaren miseriak beste behin ere agerian gelditu diraâ, adierazi dute. âKapitalismoak gure enpleguak eta osasuna suntsitzen ditu, gure etorkizuna zapuzten du. Hori dela-eta, gu guztiok, zahar, heldu nahiz gazte, langileria osoa, behartuta gaude zutitzera, argi hitz egitera eta mundu hobe baten alde borrokatzera. Lan eta bizitza duina gazteon aukera da; eta aukera hori, gazteon aukera, borrokan daâ.
Hartara, LAB sindikatuak eta Ernai gazte antolakundeak Nafarroako langileak deitzen dituzte irailaren 26ko 12:00etan IruĂąeko Foruen Plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera. âElkartu eta borroka gaitezen enpleguaren alde, lan eta bizitza duinaren alde, etorkizunaren aldeâ.
LAB eta Ernairen arteko aliantza estrategikoa
2014ko apirilean, âaurreko krisiaren ondorioei aurre egiteko eta sortu ziren aukerak baliatzekoâ, LABek eta Ernaik gazteriaren eta langileen arteko aliantza osatu zuten. Eta orain, âCovid-19aren pandemiak kapitalismoaren krisia bizkortu eta enegarren aldiz sistema honek krisi ekonomiko eta sozial berri batean murgildu gaituen honetanâ LABek eta Ernaik bere konpromiso eta aliantza estrategikoa berritu eta azkartu nahi izan dute âeraginkorrak eta erakargarriakâ izateko. âGure aliantzaren gaitasun eta ahalmen osoa zabaldu nahi dugu modu praktikoan gazteen beharrak eta kezkak aintzat hartzeko, beraien egitasmoei bide emateko, eta erasoen aurrean mobilizatzekoâ.
âZentzu guztietan eta konplexurik gabe gazteon aukera izateko bokazioarekin azaltzen garaâ, erran dute LABek eta Ernaik. Eta, ildo horretan, bi antolakundeen ikasturte honetako erronkak izanen dira âkrisiaren harira gazteen eskubideak eta enplegua suntsitzeko aurreikusten diren erasoei aurre egiteaâ, âtestuinguruak sortutako aukerak baliatzea, beste eredu ekonomiko eta sozial baten aldeâ, eta âbelaunaldi gazte berriek langileen borrokaren lekukoa hartzeaâ.

