2026-08-22
HomeEkintza SindikalaEkainaren 21ean mobilizazio konfederala Negoziazio Kolektiboaren alde LAB, CCOO, UGT eta ESK...

Ekainaren 21ean mobilizazio konfederala Negoziazio Kolektiboaren alde LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta

LAB sindikatuak atzo egindako agerraldian mobilizazio proposamena helarazi zien gainerako sindikatuei. Planteamendu haren harira, honakoa da LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuon artean adostu duguna: Ekainak 21, greba Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoa metalgintzan. Halaber, mobilizazio egun horretan, uztailaren 7an hitzarmena iraungitzen zaien sektore guztien konfluentzia ematea.

Manifestazioak Bilbon, Donostian eta Gasteizen, “Gure hitzarmen sektorialen eta enpresa hitzarmenen alde”. Deitzaileontzat marko sektoriala eta enpresa mailakoa, biak dira negoziazio markoak, horretan bat gatoz, bi eremu osagarri direla irizten baitugu.

Era berean, ados gaude hitzarmenek ondorengo gutxieneko edukiak izan behar dituztela esaterakoan:

-Soldata igoerak KPIaren araberakoak edo KPIari lotutako erreferentziaren araberakoak.

-Lan erreformari galga jartzen dioten klausulak, ultraktibitatearen gisako gaietan, erreforma mugatuko duten formulak planteatuz , baita deskuelgeari dagokionez ere, derrigorrezko arbitraia baztertuz, aldeek borondatez horrela erabakitakoa ez bada.

Eduki horiek dituzten hitzarmenak errealitate bihur daitezen mobilizatu beharra dago patronalaren blokeoaren aurka. Horregatik konpromisoa hartzen dugu mobilizatzen jarraitzeko aukera aztertzeko.

LABek jada egin du deialdia datorren ekainaren 28rako; oraingoz proposamen hori mahai gainean dago eta aztertzen ari dira uztailaren 7an iraungiko diren hitzarmen guztietan.

Negoziazio kolektiboaren defentsan, proposamen integrala da egindakoa:

-Negoziazio esparru guztiak babesten ditu, ahalik eta langile gehienek izan dezaten aukera beren eremuan soldatak eta lan baldintzak negoziatzeko.

-Negoziazioan eduki minimo batzuk bermatuko dituen proposamena da.

-Bideragarria izateko, mobilizazioan oinarrituko den proposamena.

Helburua da fronte komun bat artikulatzea patronalaren blokeoaren aurrean. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...