2026-06-18
HomeEkintza SindikalaLan sindikalaren aurkako jazarpena salatu du LABek

Lan sindikalaren aurkako jazarpena salatu du LABek

LABeko kide den Patxi Bengoaren kontrako auzia dela eta, LAB sindikatuak elkarretaratzea egin zuen atzo Bilboko epaitegien aurrean jazarpen sindikala salatu eta auzipetuari elkartasuna helarazteko.

LABen irakurketa

• Lehenik eta behin, LAB sindikatuaren izenean gure babes osoa eman nahi diogu Eusko Jaurlaritzan gure delegatua den Patxi Bengoari.

• Bigarrenik, salatu behar dugu gure delegatuaren kontrako jazarpen sindikala, hain zuzen beti sindikalista aktiboengan kokatzen den jazarpena. Eta hori da Patxiren kasua: oso delegatu aktibo eta konprometitua, beti dena emateko prest, bai atal sindikaleko edozein lanetan, negoziazio mahaian edo edozein aldarrikapen sozialetan.

Eta horregatik zigortu nahi dute Patxi Eusko Jaurlaritzako agintariek.

• Gainera gertakari hau sortu zen orain dela urte eta erdi, 2011ko abenduan Mahai Orokorraren negoziazio prozesuaren erdi-erdian, eta orain gure delegatuaren kontrako epaiketa aktibatu da hain justu berriro ere Mahai Orokorraren negoziazioak geldirik dauden unean eta mobilizazio dinamika baten erdian.
Patxi Lopezekin inposizioa eta murrizketak jaso genituen eta orain Urkullurekin ere inposizioa eta murrizketak berriz. Eta bai batarekin zein bestearekin gure delegatuaren kontrako jazarpena mantendu da.

• Hirugarrenik, salatu behar dugu ere kargu publiko batzuen jarrera, ez dutela politika ulertzen herritarroi zerbitzu publikoa emateko bide gisa, onura pertsonalak lortzeko bide gisa baizik. Eta horrela, ez da etikoa Eusko Jaurlaritza administrazioko gainontzeko langile guztioi eskubide bat kentzera doanean, hain justu Eusko Jaurlaritzako konfiantzako kargu publiko den pertsona batek informazio horretaz baliatzea eskubide hori eskatzeko.

• 2011ko abenduan Patxi Lopezen gobernuak murrizketa gehiago eta bortitzago egitearekin mehatxatu zituen ordezkari sindikalak, hauek onartzen ez bazituzten Jaurlaritzatik erabakitako murrizketa-neurriak. Eta horrela gertatu zen! Jaurlaritzak 2012rako borondatezko aurrejubilazioetarako primak irakasle guztiei kentzea erabaki zuen. Eta Hezkuntza Saileko Kabinete burua zen Javier Nogalesek aurrejubilazioa eskatu zuen diru-laguntza hori jaso ahal izateko. Eta hori da LABeko ordezkariek eta Administrazioko langileek publikoki eta mobilizazioen bidez salatu zutena: Javier Nogelesen etika falta. Berak informazio pribilegiatu hori erabili zuen beste langileei kendu behar zietena eskubidea, kendu baino lehenago berak lortzeko. Eta horregatik salaketa publiko horren eremuan Javier Nogalesek kereila bat jarri zuen mobilizazioetan megafonoa eskuan zeraman delegatuaren kontra, Patxiren kontra. Zigortu nahi dute langile guzti horien buruan zihoan ordezkari sindikala. Zigortu nahi dute langileak antolatzea eta mobilizatzea, azken finean lan sindikala.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.