2026-10-05
HomeUncategorizedLABek EAEko 2013ko aurrekontuen egitasmoaren zerbitzu publikoen irakurketa sektorialak egin ditu

LABek EAEko 2013ko aurrekontuen egitasmoaren zerbitzu publikoen irakurketa sektorialak egin ditu

Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen 2013ko aurrekontuen egitasmoa hartu eta LABeko Zerbitzu Publikoetako Federazioak azterketa sektorialak egin ditu. Hain zuzen ere Hezkuntza, Osasungintza, EITB eta Lanbideren zertzelada nagusiak nabarmendu ditu dokumentu hauetan. Bertan irakurketa orokor bat ere azaltzen da. 

Gogoratu nahi dugu ostirala honetan, apirilaren 26an Gasteizko parlamentuan osotasunerako emendakinen bozketa izango dela eta LABeko kideok mobilizatu egingo garela aurrekontu atzerakoi hauen aurka.
 
LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Pedrosa sailburuari eskatzen diogu euskara indartzeko neurriak hartzeko, baliabide berriak ezartzeko, akordioak garatzeko eta digitalizazioaz hausnartzeko

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua Hezkuntza Batzordean izan da gaur, azken hilabetean eztabaida publikoa eragin duten PISA azterketako emaitzen inguruko azalpenak emateko eta egoerari aurre egiteko proposatzen dituen neurriak aurkezteko. Era berean, azken ebaluazio diagnostikoaren emaitzak, hizkuntza-gaitasunen egoera eta Hezkuntza Sailak hartuko dituen neurriak izan ditu hizpide.

Gernika-Palestinak hilaren 8rako deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu

Elkarretaratzeak egingo dira ostegun honetan Euskal Herriko udaletxeetan, 19:00etan. LABek bat egingo du mobilizazio horiekin eta dei egiten du, munduko herrien eta langileen aurka ari den inperialismoaren aurrean, elkartasun internazionalista areagotzera.

Estatu mailan argitaratu berri den grafikagintzako hitzarmenak Arabako eta Nafarroako sektoreko langileen prekaritatea betikotzen du

LABen beti defendatu izan ditugu Euskal Herrian lan egiteko eta erabakitzeko esparruak, hemen negoziatu eta erabakitzeak lan-baldintza hobeak lortzeko aukera emango ligukeelako.