2026-10-12
HomeIrakaskuntzaHeziketa BereziaHezkuntza Saileko Heziketa Berezia eta Irakasle laboralak negoziazio mahaia irekitzea lortu dute

Hezkuntza Saileko Heziketa Berezia eta Irakasle laboralak negoziazio mahaia irekitzea lortu dute

Atzo, apirilak 18, LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuetako Hezkuntza Saileko Heziketa Berezia eta Irakasle laboralen ordezkariak Lakuan izan ziren negoziazio mahaiaren irekiera eskatzeko. Lehen bilerarako data lortu bitartean ez ziren handik mugitu. Arratsaldeko 16:30etan lehen hitzordua jartzea lortu zuten, apirilak 26.

10 urte daramate sektorean Lan hitzarmena berritu gabe. 2011ko apirilaren 14 aurreakordio bat sinatu bazuten ere, Administrazioak sinatutakoari uko eginez, bertan behera utzi zuen.

2013ko urtarrilean, LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuek Negoziazio Mahaiaren eskaera Administrazioari egin bazioten ere, 3 hilabete pasa direnean ez die inolako kasurik egin.

Martxoaren 20ean eduki zuten Batzorde Parekidean, apirilaren 18a baino lehen Negoziazio Mahaiaren data emango zitzaiela esan zuten, baina berriro ere bere hitza ez dute bete. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako ikuskizunetako teknikari eta laguntzaileek greba arrakastatsutzat jo dute eta hitzarmen duina eskatzen dute

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek eta laguntzaileek larunbatean deitutako grebak jarraipen zabala izan du sektoreko langileen artean eta ondorioz hainbat kultur jarduera bertan behera geratu dira. Horien artean, Gayarre Antzokian aurreikusitako ikuskizuna, Baluarteko areto nagusian programatutako dantza emanaldia eta Civivox Pompelon eskainitako emanaldi bat daude. Gainera, Baluarteko hitzaldiak soinurik eta argirik gabe egin dira.

Gaur, urriak 12, ez daukagu ospatzeko ezer

LAB sindikatuak planto egin ohi die inposatutako jai egunei, Euskal Herriarentzat lan egutegi propio baten aldarria egiteaz gain. Hala, urriaren 12an, delako “Hispanitate Egunaren”...

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.