2026-10-06
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek Osakidetzaren jarrera salatu nahi du langileon protesten kontra ertzaintza erabiltzeagatik

LABek Osakidetzaren jarrera salatu nahi du langileon protesten kontra ertzaintza erabiltzeagatik

Atzoko gertakarien jarira, LABek lotsagarri deritzo PNVk darabilen jarrerari, Ertzaintza bidaliz Gurutzetako ospitalean era baketsuan itxita zeuden langileak kanporatzera; era berean ,Usansolo-Galdakaoko ospitalean bertako Langile Asanbladak buruturiko kanpaldiak ere segurtasun zinpekoen bisita ere jaso zuen, esateko ezin zutela bertan egon eta intzidentzi parte bat irekiko zutela.

PNV ezin zatarrago jokatzen ari da. PPren murrizketak ezarriz, 35 orduko lanaldia apurtu eta 2600 lanpostu deuseztatuz eta oraingoan, negoziazio erdian, protesten kontra Ertzaintza erabiliz. Gainera, bereziki, salatu nahi dugu Gurutzetako ospitaleko gerentea den Santiago Rabanalen jarrera, zeinak azken finean Ertzaintza sartzea baimendu zuen.

Osakidetzako langileok ez dugu etsiko errepresioren aurrean. Jarraituko dugu borrokan, negoziazio eskubidearen alde, berton erabakitzearen alde eta kalitatezko osasun publikoan lanpostuak defendatzearen alde. Ez badute onartzen, aurrean izango gaituzte.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hobekuntza gehiago lortzeko aukerak egon arren, Arabako kirol jardueretan deitutako lanuzteak desaktibatu dira

LABek patronalari eduki gehiago ateratzeko aukera zegoela uste bazuen ere eta burututako asanbladetan borroka mantentzea defendatu duen bitartean, gainerako sindikatuek nahikotzat jo dute patronalaren azken proposamena eta, ondorioz, asteazkenean, urriak 7, hastekoak ziren lanuzteak bertan behera uztea defendatu dute.

LABen greba orokorrerako prest gaude, eta deialdia adosteko lanean ari gara beste sindikatuekin

Langileen aldeko politika birbanatzaileen alde presioa areagotzeko momentua da: errentismoaren eta espekulazioaren kontra eta soldata duinen alde.

Bizkaiko suhiltzaileak kalera itzuliko dira berriz, lan-osasuna bermatzeko neurriak eskatzera

Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaileek mobilizazioei ekingo diete berriro, eta bihar, urriaren 7an, kalera aterako dira osasunaren eta segurtasunaren arloko hobekuntzak aldarrikatzeko, bai eta beren kategoriako errekonozimendu profesionala aldarrikatzeko ere. 11:00etatik 12:00etara egingo dute mobiliizazioa, Batzar Nagusietatik abiatuta, Bilboko Hurtado Amezaga kalean eta Foru Jauregiaren aurrean amaituta, Kale Nagusian.