2026-05-25
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaLABeko delegatuen aurkako jazarpena ALFUS FCC enpresan

LABeko delegatuen aurkako jazarpena ALFUS FCC enpresan

LABek Alfus-eko gerentearen langile borroko kriminalizatzeko saiakera salatu eta enpresari langileen ordezkariekin bidezko hitzarmen bat negoziatzera eser dadin eskatzen dio.

ALFUSeko LABen Sail Sindikalaren irakurketa

«ALFUS FCC AMBITO enpresa Bedian dago eta garbiketa industrialean dihardu. Enpresa horretan 74 langilek egiten dute lan. Azken bi hilabeteotan guztiak burutzen ari dira hainbat mobilizazio,greba egunak barne, bidezko hitzarmen baten alde. Egoera honetan kokatzen da ALFUSeko kudeatzeaileak LABeko ordezkarien aurka bultzatutako jazarpen sindikala.

ALFUSeko kudeatzaile Iñigo Mijangosek bere kontrako hainbat eraso salatu du Durangoko epaitegian: besteak beste, pintada bat. Aldi berean, LABeko bi delegatuei leporatu dizkie greba egunetan gertatu omen diren istiluak. LABen iritziz, salaketa hori ALFUSeko langileen borroka kriminalizateko saiakera da.

Iazko uztailean, enpresa horrek berregituraketa bat burutu zuen: pertsonala murriztu zuen aurre-erretiro eta akordien bidez. Garai horretan, enpresako ordezkariek konpromiso bat hartu zuten ALFUSeko langileekin: behin pertsonala murriztuta, bidezko hitzarmen bat negoziatzea Enpresa Batzordearekin. Enpresako ordezkarien artean Mijangos bera zegoen. Handik hona, halare, enpresak ez du nahi izan negoziatu, are gehiago, enpresak beste berregituraketa bat egitearekin mehatxatzen ditu langileak.

ALFUSeko Zuzendaritzak negoziatzeko batere asmorik ez duela ikusita, langileak mobilizatzen hasi ziren azken hilabeteetan. Enpresa mugiaraztekotan, langileek indartu egin dituzte mobilizazio horiek: martxo-apirileko lanuzte egutegia aurkeztu dute Eusko Jaurlaritza, bertan, astean hiru greba egun aurreikusten dira. Garai berean, ALFUS FCC AMBITO enpresak -hain zuzen ere, Iñigo Mijangosek- salaketa jarri zuen epaitegian.

LAB sindikatuak ez du inolaz ere onartuko ALFUSeko langileen borroka kriminalizatzea. Halaber enpresari exijitzen diogu bere ardura eta berak hartutako konpromisoa bete ditzan; hau da,langileen ordezkariekin bidezko hitzarmen bat negoziatzera eser dadin.

Bedian, 2013ko martxoaren 19an
ALFUSeko LABen Sail Sindikala» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskal arrantzale bat hil da Senegalen, ATUNSA enpresarentzat lanean ziharduela aurten hil den bigarren langilea

LABek irmo salatu nahi du heriotza hau. Izan ere, arrantza sektorean izaten diren eskubide urraketek erabateko eragina izan ohi dute heriotza mota hauetan.

Ezkabako 190 etxebizitza deskalifikatuko dituztela ohartarazi du LABek eta etxebizitza eskubidea bermatzeko premiazko neurriak exijitu ditu

LABek Txantrea auzoko Ezkabako auzokideekin elkartu zen berriz ere atzo arratsaldean, 2027rako aurreikusita dagoen babes ofizialeko 190 etxebizitzaren berehalako deskalifikazioa salatzeko eta Nafarroako Gobernuari...

Bilboko garabietan segurtasuna eta zerbitzu ona bermatzeko neurriak bete daitezen exijitzen dugu

LABek eta ELAk publikoki salatzen dugu Vectalia Park S.L. enpresak kudeatzen duen Bilboko garabien zerbitzuaren egoera larria, langileen eta herritarren segurtasuna arriskuan jartzen duten hainbat akats ofizialki egiaztatu ondoren.