2026-09-29
HomeEkintza PolitikoaForo Sozialean parte hartuko du LABek, bake prozesua indartzeko bere inplikazioa eta...

Foro Sozialean parte hartuko du LABek, bake prozesua indartzeko bere inplikazioa eta konpromisoa berretsiz

Martxoaren 14 eta 15ean Iruñean eta Bilbon egingo den Bake Prozesua Indartzeko Foro Sozialean parte hartuko du LAB sindikatuak.

• Eragile sozialen inplikazioak eta konpromisoak berebiziko garrantzia daukate benetako bake prozesu bat, bake egonkor bat erdietsi nahi badugu. Horrelaxe ulertu du LABek beti eta, beste foro batzuetan egin bezala, Foro Sozialarekin ere bat egingo du, une honetan bake prozesuan aurrera urratsak egitearen beharra eta garrantzia aintzat hartuta.

• Halaber, nazioarteko adituen laguntza garrantzitsua da, beste prozesu batzuetako eskarmentua daukaten pertsonen ekarpenak beti dira argigarri eta lagungarriak. Euskal Herriko gatazka politikoa behingoz konpontzeko egiten diren ahaleginak eta prozesu honek nazioartean pizten duen interesa guztiz kontrajarria da, bestalde, Estatu biek erakusten duten itxikeria eta blokeo ahaleginarekin. Presoak eta iheslariak herriratzea, desmilitarizazioa, giza eskubideak pertsona guztiei bermatzea eta iraganaren irakurketa alde guztiek eztabaidatu beharreko eta alde guztiek urratsak egin beharreko gaiak dira, prozesua integraltasunez burutu behar da benetako bake irakunkorra eraiki nahi badugu.

• Euskal Herriak etorkizun berri bat behar eta merezi du. Eragile sozialen konpromisoa, eragile politikoen arteko elkarrizketa eta euskal herriko jendarte osoaren inplikazioa beharrezkoa da normalizazio politikoa lortzeko. Beraz, LAB ere bat dator, bake prozesuan gizartearen inplikazioa indartu eta ondorioz, aurrera pausoak egiteak duen garrantzia azpimarratzerakoan. Hortxe datza Foro Sozialaren balio handienetariko bat. Eta euskal jendarteak lehenago ere agerian utzi du bake prozesuaren aldeko bere inplikazioa, nola herriz herri egindako diren mobilizazioetan, hala oraindik gogoan daukagun urtarrileko manifestazio erraldoiaren bitartez. Orduan giza eskubideak, konponbidea eta bakea aldarrikatu ziren eta aldarri horrexeri, hain zuzen, erantzun behar diote eragile politiko, sindikal eta sozial ezberdinek, blokeoarekin behingoz amaitu dezagun eta gure herriarentzako bakea eraiki dezagun.

Euskal Herrian, 2013ko martxoaren 12an 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Salatzen dugu Babacar Welleren heriotza arrazakeria instituzionalaren ondorio lazgarriena izan dela

Urgentziazko eta ezinbesteko eztabaidari heldu behar zaio: segurtasun eredua eta polizien esku-hartzearena errotik aldatu behar dira.

LABetik etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazioak antolatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Hainbat gatazka sindikal piztuta ditugu LABen, eta gatazka horietako maizterrekin batera antolatu ditugu mobilizazioak. Etxebizitzaren negozioak edonor mehatxatzen du, eta langileak pobretzeko eta prekarizatzeko arrazoi nagusietako bat bilakatu da. Hori horrela, eredua goitik behera eraldatu behar dela aldarrikatuko dugu, eta, horretarako, premiazkoa dela etxebizitzaren merkatuan eskua hartzea eta errentismoarekin amaitzea.

LABek, Izarkomek eta Goienerrek orain arteko elkarlana ospatu eta aurrera begira aukera berriak arakatzeko asmoa adierazi dugu

LABen, Izarkomen eta Goienerren iritziz energia eta komunikaziorako teknologiak oinarrizko eskubideak dira, eta zerbitzuok ezin dira boteredun gutxi batzuen menpe egon. Premiazkoa da guztionak...