2025-12-13
HomeEmakumeakMartxoak 8Emakumeon eskubideen alde martxan gaudela ozen entzun da Gasteizen

Emakumeon eskubideen alde martxan gaudela ozen entzun da Gasteizen

Gasteizko Parlamentuan enpleguaren inguruko eztabaida monografikoa egin den eguna Martxoak 8 izaki, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta, emakumeon eskubideen alde martxan gaudela aldarrikatzeko elkarretaratzea burutu da gaur Gasteizko parlamentuaren aurrean. LABek, plataformako kide moduan, bertan parte hartu du Mugimendu feminista eta beste sindikatuekin batera. LABek ezinbesteko jotzen du emakumeon kalitatezko enplegu eskubidearen aldeko aldarrikapenean eta horixe adierazi nahi izan zaio gaur Parlamentuan enpleguaz eztabaidatzen ari zirenei.

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.