2026-05-04
HomeZerbitzu PublikoakEusko JaurlaritzaTokiko instituzioetako langileek lan hitzarmenaren aldeko elkarretaratzea egin dute Tolosan

Tokiko instituzioetako langileek lan hitzarmenaren aldeko elkarretaratzea egin dute Tolosan

120 lagun inguru batu dira gaur LAB eta ELA sindikatuek deituta Tolosan, udal eta foru langileen lan baldintzak arautuko dituen lan hitzarmenaren alde. Elkarretaratzearen ostean LABeko delegatuen batzarra egin dute hemendik aurrera eman beharreko urratsak aztertu eta eztabaidatzeko.
Gaurko ekimenarekin UDALHITZ marko sektorialaren beharra azpimarratzen dugu sindikatuok, jendeartearentzako kalitatezko zerbitzu publikoak udalerrietan ere bermatzeko, eta toki erakundeetako langileen lan baldintza duinak ziurtatzeko. Hain zuzen ere berme faltagatik, negoziazio prozesuari heltzeko oinarrizko bermerik ez dagoelako eten genuen duela bi aste mahai negoziatzailean geure parte hartzea.

Tolosako alkate eta EUDELeko elkarteburu den Jokin Bildarratzi sindikatuok egindako bilera eskaeraren harira, honen erantzuna jaso dugu: datorren martxoaren 25erako finkatu da hitzordua. Sindikatuok bertara eramango ditugu orain arteko aldarrikapenak. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:02:45

[ARGAZKI GALERIA]: Birbanaketa politikak eta langileen aldeko neurriak aldarrikatu ditugu Euskal Herri osoan egindako 26 manifestaziotan

Eskualdez eskualde mobilizatu da sindikatua Maiatzaren Lehenean, etxebizitza eskubidearen, kalitatezko zerbitzu publikoen eta soldata nahiz pentsio duinen aldarrikapenak ardatz hartuta.
00:13:27

Garbiñe Aranburu: “Inor atzean ez uztea da faxismoaren eta oldarraldi atzerakoiaren aurrean eman dezakegun erantzunik hoberena”

Langileok eragin da aurtengo leloa. Eragiten ari gara. Gaur berriro Euskal Herri osoan kalean gara, eskualdez eskualde. Aipamen berezia Ipar Euskal Herriko gure kideei. Urteetako lan nekaezinak emaitzak eman ditu, eta intersindikaleko sindikatuekin batera Baionan eta Maulen ere mobilizatu gara.

LABek sinatu du Nafarroako zahar egoitzetako lehen aurreakordioa, sei urteko borroka sindikalaren ostean

LAB sindikatuak Nafarroako zahar egoitzetako hitzarmen kolektiboaren lehen aurreakordioa sinatu du, sei urteko mobilizazio eta antolakuntza sindikala eta gero. Hitzarmenak hobekuntza nabarmenak izango ditu...