2026-05-25
HomeEkintza PolitikoaSektore ezberdinetako enpresa komiteek Manifestazio nazionala deitu dute Martxoaren 9rako enpleguaren defentsan

Sektore ezberdinetako enpresa komiteek Manifestazio nazionala deitu dute Martxoaren 9rako enpleguaren defentsan

AENA (Noaingo aireportua), AENA (Forondako aireportua), Alfa, AP 68 Araba, AP 68 Bizkaia, Auzolagun Bizkaia, Auzolagun Gipuzkoa, Cementos Lemonako langileen asanblada, Corrugados Azpeitia, Eurest, Fundiciones San Eloy, Incoesa, Lanbideko Bizkaiko komitea, Lea Artibaiko Mankomunazgoa, Laminaciones Arregui, Holtza, Panda eta Sunsundeguiko enpresa komiteek bi mobilizazio iragarri dituzte datorren Martxoaren 9rako "Ni despidos, ni reformas, ni imposiciones. Enplegua defenda dezagun" lelopean.

Prentsaurrekoan aipatu dute ekimen honetan batzearen arrazoi nagusietako bat heuren lanpostuen defentsan egindako borroka izan dela aipatu dute.

"Helburua indarrak batzea, partekatzea eta biderkatzea" dela esan dute eta horretarako 2 manifestazio iragarri dituzte Martxoaren 9rako Bilbo eta Iruñean.

Era berean antolaturik dauden herritar guztiei ekimen honetan parte hartzeko deia luzatu die.

Ekimenaren aldeko atxikimenduak jasotzeko helbide elektroniko bat eta blog bat jarri dute martxan.

• Posta: enpleguadefendadezagun@gmail.com

• Bloga: http://enpleguadefendadezagun.wordpress.com

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileak greban, soldata-arrakala onartezina desagerrarazteko borrokan

Azpikontrata baten bidez lan egiten duten behargin hauen lana funtsezkoa da hainbat eta hainbat zerbitzuren funtzionamendu egokirako. LABek, ESK-k eta ELAk deituta, hilabeteko greban daude orain, enpresari eta udalari exijitzeko dagokien erantzukizunari hel diezaioten.

Global Sumud Flotillako kideen harreran Ertzaintzak eragindako bortizkeria salatzen du LABek

LABek bere elkartasuna adierazi nahi die gaur eguerdian Loiuko aireportuan Ertzaintzak kolpatutako eta atxilotutako Global Sumud Flotillako kideei eta heiei babesa erakustera hurbildutakoei, eta...

Euskal arrantzale bat hil da Senegalen, ATUNSA enpresarentzat lanean ziharduela aurten hil den bigarren langilea

LABek irmo salatu nahi du heriotza hau. Izan ere, arrantza sektorean izaten diren eskubide urraketek erabateko eragina izan ohi dute heriotza mota hauetan.