2026-11-13
HomeZerbitzu PribatuakGasolindegiakAurreakordioa Bizkaiko Gasolindegietan

Aurreakordioa Bizkaiko Gasolindegietan

47 greba egun eta gero, Bizkaiko Gasolindegietan herrialdeko hitzarmena bermatzen eta Rajoyren lan erreformari aurre egiten dion aurrekordioa lortu da. LABek langile guztiak zoriondu ditu hitzarmen duin eta justu baten alde egindako borrokagatik.

LAB sindikatuaren balorazioa

Aurreakordioa Bizkaiko Gasolindegietan

«Gure hitzarmenaren alde 47 egun greban eman eta gero, arro esan dezakegu lortu dugula Bizkaiko Gasolidegietako herrialdeko hitzarmena, eta horrekin, aurre egin diogula Rajoyren lan erreforma latzgarriari. 

LABetik positiboki baloratzen dugu hitzarmena mantentzeko eginiko ahalegin handia; ezin ditugu ahaztu negoziazioek iraundako bi urteotan izandako zailtasusunak, besteak beste, tartean Lan Erreforma iritsi zitzaigulako, eta erreforma eskutan, patronala are indartsuago sentitu zelako, eta horrekin, langileoi dena kentzeko bere asmoak indartsuago egin zirelako. Dena dela, beste behin ere, gure lanpostuen alde borroka egin izanak ageriko emaitza utzi digu, borroka horri lortu dugu, azkenean, geure hitzarmena.

CEBEKek izan duen jarrera itxia salatu nahi dugu, aipatu aurreakordioa sinatzeari ezezkoa eman zion eta horretan mantendu da, irmoki lan erreformaren alde egiten zuen bitartean.

LABetik langile guztiak zoriondu nahi ditugu, 47 egunotan borrokan aritu diren guztiak, astelehenetik igandera greban egon direnak, hitzarmen duin eta justu baten alde. Amaitzeko, gogoratu oraindik bide luzea dugula egiteko; lortuko dugu, geure borrokarekin, aurrera egitea.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABen balorazioa azaroaren 11ko greba orokorrari buruz

1. Euskal langileriaren indar erakustaldi berria izan da. Deialdia estatuko egun berean eta mobilizazio propioekin egitea erabaki zuzena izan dela frogatu da. Hego Euskal Herrian...

Etxebizitza eta soldata duinak bermatzeko eta eskuin muturrari aurre egiteko deia egin dugu EH Bilduk eta LABek

Azaroaren 11ko greba orokorraren biharamunean, milaka lagunek soldata duinen eta etxebizitza eskubidearen alde kaleak hartu ondoren, LABek eta EH Bilduk bilera publikoa egin dute, grebaren aldarrikapenak eta aurrera begirako erronkak aztertzeko. Bilkura horrekin abiatu du LABek hainbat eragilerekin egingo duen bilera sorta, egungo etxebizitza politikak eraldatzeko proposamenak egiteko. EH Bilduren aldetik ekintza politikoko idazkari Arkaitz Rodriguez, Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Oihana Etxebarrieta eta etxebizitza idazkari Xabier Astigarraga aritu dira, eta LABen aldetik Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorra eta Iratxe Delgado eta Jaime Iribarren Ekintza Sozialeko kideak.

EAJri gogorarazten diogu aukera duela atzo ehunka mila herritarrek egindako aldarriari modu positiboan erantzuteko

Bermeon berreskuratutako etxebizitza turistikoaren giltzak herriaren esku utzi ditu sindikatuak, eta amaitutzat eman du ekimena.