2026-09-21
HomeZerbitzu PribatuakErrepideakElorrioko Transportes NANUK enpresak kendutako dirua bueltatu beharko die langileei

Elorrioko Transportes NANUK enpresak kendutako dirua bueltatu beharko die langileei

2012ko irailean, enpresako arduradunek, aldebakarreko erabakiz, soldata jaitsi zien langileei. Dietetan %4ko jaitsiera aplikatuz soldata murrizketak 97 langileei eragin zien.

Enpresa komitea (LAB 4 eta ELA1) pasadan urteko urtarriletik egon da enpresarekin akordio bat lortu nahian; bai enpresa hitzarmen bat adosteko, baita enpresak argudiatzen zuen likidezia falta horri konponbidea bilatzeko ere. Azkenean, ordea, 2012ko urrian nomina hartzerakoan, soldata jaitsieraren berri izan zuten.

Ondoren ere, Kontziliazio saiakera egin bazen ere, enpresak ez zuen inolako borondaterik erakutsi inolako akordiotara iristeko. Beraz, abenduan epaiketa egon zen.

Gaur bertan jaso den sententziak argi dio, enpresak ez duela dagokion prozedura errespetatu eta beraz, soldata jaisteko neurria baliogabetu egin du. Ondorioz, langileek galdutako dirua berreskuratu beharko dute datozen egunetan. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.