2026-11-27
HomeLan Osasuna IdazkaritzaAmiantoaAmiantoaren ondorioz hildako Pako Buldain langileari omenaldia

Amiantoaren ondorioz hildako Pako Buldain langileari omenaldia

CAF Beasaingo langileok ordu bateko lanuztea burutu zuten pasadan ostiralean, amiantoarekin lana egitearen ondorioz hildako Pako Buldain Jaka lankidea omentzeko.

Langileok, lantegi alboan dagoen “Amiantorenei” eskultura ondoan elkarretaratu ziren ekitaldi errebindikatibo eta omenezko batean. Familiartekoek lore eskaintza bat egin zuten bertan. Prebentzio Ordezkariek, biktimen errekonozimendua eta Europako beste herrialde batzuetan dagoen bezala konpentsazio fondo baten beharra aldarrikatu zuten.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Miarritzen Frantses kanoia delakoaren bilkuraren aurkako herri harresian parte hartzera deitzen dugu LABetik

Oturuntza baten aitzakiapean eskuin muturreko ideiak errotzeko xedea duen ekitaldia da larunbatean, hilak 28, Irati aretoan antolatu dutena, eta frantses identitatea goraipatzeko aitzakiarekin bazterkeria eta diskriminazioa zabaltzen dituzte. Euskal Herrian ongietorriak ez direla argi utziko diegu hainbat eragilek elkarlanean deituriko mobilizazioaren bidez.

Profersa lantegiaren etorkizuna langileak aintzat hartu gabe erabaki izana kritikatzen dugu

Itxiera ez da bat-batean gertatutako zerbait; izan ere, ongarriak ekoizteko jarduera industriala duen enpresa hau hirigune batean kokatuta egoteak etengabeko gatazka eragin izan du....

Nafarroako Esku Hartze SozialeanAdministrazio publikoko langileekin ekiparazioa lortzen duen aurreakordioa #LortuDugu

Pribatizatutako Esku Hartzeko sektorean ordezkaritzan gehiengo osoa du LABek, eta gaur, sektoreko aurrekordioa sinatu dugu. Honek jasotzen ditu, besteak beste: langile publikoekin soldaten eta jardunaldien ekiparazioa, aintzinatasunean hobekuntzak, langileak sektorean jasaten dituzten erasoen aurrean babesteko neurriak eta atsedenaldiak ordaintzea.