2026-08-02
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaLABek udal eta aldundiei bertako langileen eskubideak defenda ditzatela eskatu die

LABek udal eta aldundiei bertako langileen eskubideak defenda ditzatela eskatu die

"Espainiaren inposizioen aurrean. Bertoko instituzioek hitza eta erabakia!" lelopean LAB sindikatuak mobilizazio ezberdinak burutu ditu udal eta aldundiei, eta hauek gobernatzen dituzten alderdiei, instituzio horietako langileon eskubideak irmoki defendi ditzatela eskatzeko.

Era berean, PPko gobernuarengandik etorri diren edota etorriko diren erasoei gogor aurre egin diezaietela exijituko du LABek, lan-baldintzak berreskuratuz, eta bide horretan, ezinbestekoa den Euskal Herriaren eta bere instituzioen erabakitze-ahalmena aldarrika dezatela galdatuz.

 "Espainiaren inposizioen aurrean. Bertoko instituzioek hitza eta erabakia" lelopean Bilbon egindako elkarretaratzea.



 

LAB SAREAN
{module[111]}



 
 Deskargatu

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.