2026-10-06
HomeIndustriaMetalgintzaIurretako Odi Bakar enpresako langileak greba mugagabean

Iurretako Odi Bakar enpresako langileak greba mugagabean

Iurretako Odi Bakar enpresako langileek greba mugagabea hasi zuten astelehenean (urtarrilak 7). Erabilpen elektriko, industrial, saneamendu eta bestelako hodiak egiten dituen enpresa honetako langileak 2010eko maiatza ezkeroztik elkar-kateatutako suspentsio EREak jasaten ari dira, eta lantegian kaleratzeak ere gauzatu dira.

Azken suspentsioko EEEa pasa den abenduaren 21ean bukatu zen. Langileen ordezkariek bilera eskatu zioten zuzendaritzarik, espedientea amaitzen zenez, aurrera begira zer gerta zitekeen jakiteko. Enpresak erantzun zien ez zela beste suspentsio EEErik egongo, neurri gogorragoak zetozela.

Mehatxu horren aurrean greba mugagabeari ekin diote langileek. Egoeraren gaineko zehaztapenak emateko eta greba mugagabeaz informatzeko prentsaurrekoa deitu du enpresa komiteak (LAB, ELA eta independentea). Agerraldia bihar eguerdiko 12.00etan Iurretako Mallabien poligonoan, enpresa atarian izango da (Mallabiena Poligonoan). 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABen greba orokorrerako prest gaude, eta deialdia adosteko lanean ari gara beste sindikatuekin

Langileen aldeko politika birbanatzaileen alde presioa areagotzeko momentua da: errentismoaren eta espekulazioaren kontra eta soldata duinen alde.

Bizkaiko suhiltzaileak kalera itzuliko dira berriz, lan-osasuna bermatzeko neurriak eskatzera

Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaileek mobilizazioei ekingo diete berriro, eta bihar, urriaren 7an, kalera aterako dira osasunaren eta segurtasunaren arloko hobekuntzak aldarrikatzeko, bai eta beren kategoriako errekonozimendu profesionala aldarrikatzeko ere. 11:00etatik 12:00etara egingo dute mobiliizazioa, Batzar Nagusietatik abiatuta, Bilboko Hurtado Amezaga kalean eta Foru Jauregiaren aurrean amaituta, Kale Nagusian.

Pedrosa sailburuari eskatzen diogu euskara indartzeko neurriak hartzeko, baliabide berriak ezartzeko, akordioak garatzeko eta digitalizazioaz hausnartzeko

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua Hezkuntza Batzordean izan da gaur, azken hilabetean eztabaida publikoa eragin duten PISA azterketako emaitzen inguruko azalpenak emateko eta egoerari aurre egiteko proposatzen dituen neurriak aurkezteko. Era berean, azken ebaluazio diagnostikoaren emaitzak, hizkuntza-gaitasunen egoera eta Hezkuntza Sailak hartuko dituen neurriak izan ditu hizpide.