2026-06-17
HomeIndustriaIndustria KimikoaCementos Lemonako langileak greba mugagabean kaleratzeak salatzeko

Cementos Lemonako langileak greba mugagabean kaleratzeak salatzeko

Cementos Lemonako langileak pasadan ostiralean iragarri bezala, greba mugagabeari hasiera eman diote EEEaren ondorioz izandako 5 kaleratzeak salatzeko.

Kaleratzeen aurkako greba mugagabeari ekiten dioten egun berean, Bizkaiko Batzar Nagusietan elkarretaratzea egin dute bertan egin den osoko bilkuran Cementoseko gatazkaren gaia jorratu duen mozioa aurkeztu baita. Batzarkideak aretora gerturatu ahala euren egoeraren berri jasotzen duten eskuorriak banatu dituzte langileek.

CEMENTOS LEMONA S.A.ko ENPRESA BATZORDEAren irakurketa

CEMENTOS LEMONAN KALERATZERIK EZ!

«Cementos Lemona S.A.-k 33 behargin kaleratu ditu Iraungitzeko Enplegua Erregulatzeko Espedientearen bidez; berau CPV taldearen eta gure lantokian ordezkaritzarik ez duten UGT, CCOO eta USOren artean adostu dute. Kaleratze hauek eragin dituen negoziazioaldia jadanik salatu diogu Madrileko Lan Agintaritzari.

Cementos Lemonako beharginok, duela bi hilabete, aldizkako grebak egiten ari gara (martitzenetan, eguenetan eta zapatuetan) eta lantoki aurrean kanpatuta gaude, EEE-a eta hauen negoziazio moduak salatzeko. Batzarrean erabaki dugu ere, derrigorrezko kaleratzerik jazoko balitz, mugagabeko grebari ekingo diogula.

Jazoera hau joan den astean jazo zenez, azaroaren 29an egin genuen beharginen Batzar Orokorrean erabaki genuen, aho batez, abenduaren 5ean hasiko genuela mugagabeko greba.
Ezagutarazi gura dugu ere, ez dagoela Cementos Lemona bezalako lantoki batentzat, berez ohiko plantilla doitu bategaz, eta 29 behargin gutxiago izanik, bideragarria izan daitekeen industria egitasmo jasangarririk. (4 pertsona gehiago aurre-erretiratu dituzte errelebo-kontratuegaz).

EEE hau aurkeztu eta une berean, batzorde honek eskatu du benetako eta legezkoa den solasaldia ezar dadila, gure arazoei, enpresa esparruan, ekin diezaiegun. Beti entzungor egin digute eta gure lantokian, EEE-aren neurri gogorrenak ezarri dizkigute.

Hori dela eta, ekitaldi honetan, egingo dugun mugagabeko greban eta mobilizazio guztietan, ondorengoa aldarrikatu gura du Cementos Lemonako Enpresa Batzordeak:

• Derrigorrezko kaleratzeei ez Cementos Lemona S.A.-n.
• Gure lantokiaren salerosketaz dauden etengabeko zurrumurruen harira, C.L.-ren jabeagaz benetako elkarrizketa eskatzen dugu gatazka honetaz berba egiteko eta irtenbidea emateko.

CEMENTOS LEMONA S.A.-KO ENPRESA BATZORDEA»

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.