2026-05-06
HomeEtxe kaleratzeakEtxebizitza eskubidea benetan ziurtatzen dituzten politikak egin behar dira Euskal Herrian

Etxebizitza eskubidea benetan ziurtatzen dituzten politikak egin behar dira Euskal Herrian

“Etxebizitza duina gure eskubidea” lelopean bihar Bilbon burutuko den manifestaziora deitzeko prentsaurrea egin dute gaur eragile sozial eta sindikalek. Deialdiaz gain, atzo Madrileko Ministro Kontseiluak kalerapenen inguruan ezarritako neurri partzialen gaineko irakurketa ere egin da eta etxebizitza eskubidea benetan ziurtatzen dituzten politikak egiteko aldarrikatu dute.

Bea Martxueta, politika sozialeko idazkariaren interbentzioa

Egungo politikek gehiengoarentzat pobrezia, prekarietatea, bazterketa soziala, kaleratzeak… eta gutxiengo finantzieroarentzat negozio itzela

«Egun bizi dugun egoera, larria da oso. Egoera hau, egun inposatzen diren pobrezia politiken ondorio zuzena da. Enplegu suntsiketa, babes sozialaren desmantelamendua, espekulazioan oinarritutako etxebizitza politika…

Politika hauen ondorioak bi alde ditu: gehiengoarentzat, pobrezia prekarietatea, bazterketa soziala, kaleratzeak… eta gutxiengo finantzieroarentzat negozio itzela. Horrela, Bankaren sektoreak -zeinak egungo sistema publikoa hipotekatu duen- diru publikoa jasotzen duen bitartean, ardura guztia hipoteka ordaindu behar duten pertsonen gain jartzen jarraitzen dute.

Urgentea da politika hauek aldatzea. Egoera hau errotik aldatuko dituzten neurriak hartu behar dira. Etxebizitza eskubidea ezin da bankuen negozio huts bilakatu, tamalez, ondorioa ezagutzen baitugu.

Baina, aldaketa aldarrikapen horrekin ez datoz bat atzo Madrilen harturiko neurriak. Atzokoak, partxeak besterik ez dira. Bankaren interesak babestea helburu duen marketing kanpaina baino ez. Ez da lege hipotekarioa ikutzen, kaleratzearen gelditzea kasu oso zehatzetan aplikatuko da, baina gainera, arazoa ez da konpontzen, kalerapenak atzeratu besterik ez du egiten. Jabetza bankuetara pasatzea bermatzen da (alokairu sozialerako erabileraren aitzakipean) eta ikusteke dago, susmoa dugu, diru publikoaz ez ote duten bultzatuko bankarentzako alokairu hori.

Errotik aldatu behar da egungo sistema. Instituzioek hartu beharreko neurriek Bankak etxebizitzaren gainen daukan monopolioarekin bukatzea izan behar dute helburu, eta egin beharreko politikek etxebizitza eskubidea bermatu behar dute. Politika hauen bitartez, adibidez, diru publikoa alokairu sozialeko etxebizitza publikoa zuzenean sustatzeko erabili behar da, baliabide publikoen baliagarritasuna bermatzeko. Honi lurzoruaren kudeaketa benetan publikoa gehitu behar zaio, jendartearen kontrolpean herritarron intereserako erabiltzen dela ziurtatzeko. Eta horretarako, inoiz baino beharrezkoagoa da Euskal Banka Publikoaren eredura jotzea, momentu honetan PNV eta PPren eskutik kutxen pribatizazioarekin eta Kutxabanken erabilerarekin egiten ari denaren justu kontrakoa, alegia.

Honengatik guztiagatik zera aldarrikatzen dugu, hemen eta orain, euskal instituzioek bestelako politiken aldeko apustua egin dezatela. Etxebizitza eskubidea bermatu ahal izateko egiturazko neurriak hartu behar dira, etxebizitza ezin da ondasun espekulatiboa izan, baizik eta pertsona guztiek bermaturik daukaten eskubidea. »

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Erregularizazio prozesurako aholkularitza eta laguntza eskainiko dizkiegu langile migratuei

Sindikatuaren estrategia antirrazistaren baitan kokatzen da erabakia, kolektibo horren aurkako jazarpenari, diskriminazioari eta lan-esplotazioari aurre egiteko LABen hartu genuen konpromisoa praktikan jartzea baitakar.

Arabako Aldundiak Esku-hartze Sozialeko gatazkan ardura duenez, konponbidearen parte izan behar du

Arabako Aldundia, eta zehazki, Gorka Urtaran, esku hartze sozialeko gatazkan inplikatu behar da. ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek, sektorearekin batera, greba eta mobilizazioak...

Tubos Reunidoseko zuzendaritzak eta erakundeek eraman dute enpresa gatazkaren fase berri honetara. Langileak ez dira erantzule, ondorioak ordaindu dituztenak baizik

Amurrioko enpresa-batzordeko gehiengoak balorazio argia egiten du orain arte gertatutakoaz eta Tubos Reunidosek hartzekodunen borondatezko konkurtsoa eskatzeko hartu duen erabakiaren ondoren irekitzen den egoera...