2026-09-07
HomeIndustriaBeiraItxialdia hasi dute Guardian enpresan hitzarmenaren negoziazioak berrekiteko aldarrikatuz

Itxialdia hasi dute Guardian enpresan hitzarmenaren negoziazioak berrekiteko aldarrikatuz

Enpresaren aldetik negoziazioak berriro hasteko inolako keinurik ez dagoela ikusita, mahai negoziatzailean langileen ordezkari diren kideek itxialdia hasi zuten atzo arratsaldeko 17.00etan Laudioko lantegian.

Hamar hilabete pasatxoan negoziazioa irekita mantendu ostean, inolako akordiorik gabe eta enpresak egoeraren gaineko dokumentu bakar bat bera ere aurkeztu gabe, joan den urriaren 23an Guardian Llodioko langileen greba mugagabea hasi zuten hitzarmen justu eta duina aldarrikatzeko; hitzarmen horretan oinarri-oinarrizko baldintzatzat jotzen dute lanpostuak mantentzea.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ikasturte berrian, zaharrak berri Nafarroako irakaskuntzan

2026/2027 ikasturte berriari ekin diogu eta Nafarroako hezkuntzako langileak gogotsu daude parean ditugun erronka guztiei aurre egiteko. Edonola ere, berriz ikus dezakegu Hezkuntza Departamentuak...

LABek Lizarraldean arreta traumatologikoa bermatzeko exijitzen du

LAB sindikatuak hilabeteak daramatza Lizarrako Osasun Barrutiko Traumatologia Zerbitzuaren egoera monitorizatzen. Bete gabeko guardia-aldiak daude, itxaron-zerrendak handitu dira, hainbat paziente Iruñera bideratu dira eta...

[IRITZIA]: Irakasgaiak Cardiffetik: burujabetza, klasea eta kultura

Jarraian irakur dezakezue Koldo Saenz LABeko Nazioarteko arduradunaren iritzi artikulua. LAB Cardiffen izan berri da, Eskoziako ordezkaritza batekin batera, Galesko UNDEBek antolatutako topaketa batean, azken...