2025-12-07
HomeLAB SindikatuaGreba OrokorraLAB sindikatuaren jarrera espainiar estatuan CCOOk eta UGTk erregistraturiko grebaren aurrean

LAB sindikatuaren jarrera espainiar estatuan CCOOk eta UGTk erregistraturiko grebaren aurrean

LAB sindikatuak ez du bat egiten espainiar Estatuan PP Gobernutik inplementatzen ari den politiken inguruan erreferenduma bultzatzeko xedez CCOO eta UGTk deitu duten grebarekin.

Euskal langileriak sarri askotan goratu du bere ahotsa greba eta mobilizazioaren bitartez. Herritarrek aipatu politikak salatu egin dituzte, baita Gasteizko zein Iruñeako Gobernuek politika horiei emadako babesa, PSOEren Gobernuak aplikatu dituenean nahiz PPren Gobernuak aplikatzean.

Uztailean hartutako erabakiek isla zuzena izan zuten Estatuaren aurrekontuetan eta irailaren 26an Hego Euskal Herrian eginiko greba orokorraren bitartez euskal jendarteak berriro errefusatu zituen aipatu politikak.

Zalantzarik gabe, arrazoiak soberan daude mobilizazio gehiago deitzeko, greba orokorrak barne. Baina egungo egoera irauli ahal izateko beharrezkoa da aldaketa politiko eta sozialen prozesu eraginkor bat, eta aldarrikapen zabal hori bultzatuko duten apustu politiko eta sindikal sendoak falta dira.

Estatuko aurrekontuak gaur arte ezagututako erasorik latzena dira. Eta irailaren 26an eman genuen erantzunarekin ezin gara konformatu. Erasoak ez dira amaitu. Aurrekontu hauek ez dira benetakoak, egoeraren degradazio etengabeak erreforma gero eta gogorragoak ekarriko ditu. Murrizketen bideak gero eta murrizketa gehiago eskatzen ditu. Bide horretan gaurko egoerak ez du irtenbiderik, eta espainiar Estatuak hartu duen bideari loturik jarraitzea itzelezko galga eta traba da zentzu guztietan.

2009ko greba orokorrarekin hasitako bidean berresten da LAB sindikatua. Inposatzen ari zaizkigun erreforma kapitalista basatiaren aurrean alternatiba badago. Euskal Herrian badugu behar adina baliabide eredu ekonomiko eta sozial berri baten alde egiteko, lanaren eta aberastasunaren benetako banaketaren bidez pertsona guztien bizi kalitate duina bermatuko duen ereduaren alde egiteko. Antolakuntza eta mobilizazio gaitasun nahikoa daukagu kapitalari eta bere zerbitzura dauden gobernuei boterea borrokatzeko. Ordua da gure esparruan urrats berriak egiteko eta, honetarako, orain artekoak baino askoz sendoagoak diren akordio sindikal eta sozialak premiazkoak dira.

Dagokigun erantzukizun zatia geure gain hartzen dugu, jakina, eta euskal eremu sozial eta sindikalean akordio estrategikoak bultzatzeko gure konpromisoa berresten dugu.

Euskal Herrian, 2012ko urriaren 31n

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...