2026-07-01
HomeUncategorizedPatronalak lan erreforma erabiliko duela esan du

Patronalak lan erreforma erabiliko duela esan du

Urriaren 18an Bizkaiko Metaleko Herrialdeko Hitzarmenaren Mahai Negoziatzailearen bilera bat burutu zen. Beste behin ere, FVEMen inmobilismoa eta negoziatzeko borondate eza agerian gelditu da.
Patronalak argi eta garbi adierazi du ez duela ukorik egingo lan erreformek langileagoren eskubideen aurka eskainitako eta oparitutako tresnei. Ildo berean, beraiek aurkeztutako eta gure eskubideen aurkako plataforma da eskaintzen duten gauza bakarra.

Metaleko Mahai Negoziatzailea gaur regun ez atzera ez aurrera dago eta langilegoaren alternatiba bakarra mobilizaziora joatea da.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

ECS Mobilityri ohartarazten diogu zigorgabetasunak ez duela betiko iraungo

Lebarion, Zaldibarren eta Ermuan lantokiak dituen enpresa horretako langile askoren artean kezka sakona sortzen duen egoera bat gertatzen ari da azken hilabeteotan enpresak aurrera eraman duen politika dela eta: kaleratze selektiboak, hitzarmen kolektiboaren hainbat atal behin eta berriz ez betetzea, lan-baldintzak okertzea eta langileen artean ziurgabetasun eta presio giroa eragin duten erabakiak.

Lau elkarretaratze Iruñean, Testak egin nahi duen ariketa espekulatiboaren aurka

Sanduzelai, Arrotxapea Buztintxuri-Artika eta Ipar Etxabakoitzeko bizilagunek, LAB sindikatuarekin batera, lau elkarretaratze egin dituzte aldi berean, Testa funts putrearen jabetzan dauden etxebizitzen egoera salatzeko eta Nafarroako etxebizitza-parke publikoan sartzea eskatzeko.