2026-09-22
HomeZerbitzu PribatuakHegazkinakIruñeako aeroportuetako langileak borrokan

Iruñeako aeroportuetako langileak borrokan


Aeropuerto de Pamplona en Lucha

Iruñeako aireportuko “ENA Aeropuertos S.A. eta Ente Empresarial AENA enpresetako enpresa-batzorde eta langileek elkarretaratzeak eta kanpaldiak burutu zituzten Noain-Eskirotz industria-gunean, urriaren 16, 17, 18 eta 19an, langile kopuruaren murrizketa, lan baldintzen okerragotzea, zerbitzuaren txartzea eta aireportuen pribatizazioa salatzeko.
Urtetan zehar eta batez ere azken urteetan sekulako inbertsioak egin dira aireportuetan, Noaingoa kasu, diru publikoaz. Orain aireportuak berrituak eta oso ongi hornituak daudenean, pribatizazioaren iruzurraren ateetan gaude.

Noaingo aireportuko langileok elkarrekin kalera atera dira abuztuan egindako lan-eteteetan eta pasaden asteko mobilizazio iraunkorrean. Orain arte bezala, hemendik aurrera euren lan baldintzak defendatzera kalera aterako direla iragarri dute.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.