2026-10-12
HomeIndustriaMetalgintzaLABeko ordezkariak Catelsako arduradunekin izandako bileratik alde egin dute

LABeko ordezkariak Catelsako arduradunekin izandako bileratik alde egin dute

Gaur, Catelsako zuzendaritzak ixteko asmoa zuela zabaldu zenetik deitutako lehen bilera burutu da eta adar jotze erraldoi baten aurrean zeudela ikusita LABeko ordezkariek bilera uztea erabaki dute.

Catelsako zuzendaritzak berak azalpenak eman beharrean beste enpresa batiu azpikontratatu dio itxieraren azalpenak ematea. LABek bideragarritasuna eta balizko proiektu industriala eztabaidan jartzea planteatu du, eta enpresaren erantzuna bilera informatibo hutsa zela eta ez dela inolako bideragarritasunari edo enplegua mantentzeari buruzko eztabaidan sartuko izan da. Hortaz, baieztatu egin da enpresaren itxieraren atzean ez daudela arrazoi ekonomikoak, multinazionalaren erabaki politiko bat baizik, hau da produkzioa Errumaniara deslokalizatzeko erabakia.

Adar jotze erraldoi hau ikusita LABeko ordezkariek bilera uztea erabaki dugu, lantokiaren etorkizunari buruz hitz egin nahi ez zutelako. ELAko langile ordezkariak ere bat egin du eta elkartasunez berak ere bilera utzi du.

Ondorengo egunetan burutu beharreko batzarrean langileek hartu beharreko neurriak erabakiko dituzte.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako ikuskizunetako teknikari eta laguntzaileek greba arrakastatsutzat jo dute eta hitzarmen duina eskatzen dute

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek eta laguntzaileek larunbatean deitutako grebak jarraipen zabala izan du sektoreko langileen artean eta ondorioz hainbat kultur jarduera bertan behera geratu dira. Horien artean, Gayarre Antzokian aurreikusitako ikuskizuna, Baluarteko areto nagusian programatutako dantza emanaldia eta Civivox Pompelon eskainitako emanaldi bat daude. Gainera, Baluarteko hitzaldiak soinurik eta argirik gabe egin dira.

Gaur, urriak 12, ez daukagu ospatzeko ezer

LAB sindikatuak planto egin ohi die inposatutako jai egunei, Euskal Herriarentzat lan egutegi propio baten aldarria egiteaz gain. Hala, urriaren 12an, delako “Hispanitate Egunaren”...

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.