2026-10-03
HomeIpar HegoaHaritikBorroka sindikalak Europan eta Latinoamerikan (2012)

Borroka sindikalak Europan eta Latinoamerikan (2012)

Argitaratzen dugun testua Ipar Hegoa Fundazioak eta LAB sindikatuak antolatutako bi jardunalditan oinarrituta dago. 2011-2012 ikasturtean antolatu genituen bi jardunaldien bidez eta orain aurkezten ditugun testu hauen bitartez, alde batetik, gaur egun Europa pairatzen ari den krisi kapitalista eta bere ondorioak aztertu nahi dugu, Grezia, Portugal eta Italiako kasu zehatzak hurbilduz, eta bestalde, Latinoamerikan gaurkotasun osoa duten eta lantzen ari diren alternatibak ekarri nahi izan ditugu.

 
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/15_Borroka%20sindikalak%20Europan%20eta%20Latinoamerikan%20%282012%29.pdf,350,465,link{/edocs}Euskaraz
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/15_Luchas%20sindicales%20en%20Europa%20y%20Latinoamérica.pdf,350,465,link{/edocs}castellano

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...