2026-06-30
HomeI26 - Greba OrokorraGreba OrokorraMilaka herritarrek murrizketak salatu eta irailaren 26ko greba egunaren garrantzia aldarrikatu dute...

Milaka herritarrek murrizketak salatu eta irailaren 26ko greba egunaren garrantzia aldarrikatu dute Bilbo, Donostia eta Gasteizen

Milaka euskal herritar Madrildik inposatu nahi dizkiguten murrizketen kontra, eskubide laboral eta sozialen alde eta irailaren 26ko greba orokorrera deituz mobilizatu dira gaur Gasteiz, Donostia eta Bilbon.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Lau elkarretaratze Iruñean, Testak egin nahi duen ariketa espekulatiboaren aurka

Sanduzelai, Arrotxapea Buztintxuri-Artika eta Ipar Etxabakoitzeko bizilagunek, LAB sindikatuarekin batera, lau elkarretaratze egin dituzte aldi berean, Testa funts putrearen jabetzan dauden etxebizitzen egoera salatzeko eta Nafarroako etxebizitza-parke publikoan sartzea eskatzeko.

Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu irakasle zuzentzaileak babesteko eta euskararen kontrako oldarraldia ez elikatzeko

Bide beretik, Hezkuntza Sailari eskatzen diogu egiturazko neurriak ezartzeko ikasle guztiek DBH bukatzean B2 maila eskuratu dezaten eta D ereduan oinarrituriko ikas-eredua orokortzeko.

UGTk EHUko ordezko irakasleen lan baldintza prekarioak betikotu nahi ditu

Salatu egiten dugu ordezko irakasleek pairatzen zuten egoera larria zuzentzeko hartutako erabakiak bertan behera uzteko UGTk hasitako bidea.